Irakaskuntza Testuinguru Birtualak (EVA)
1)
Zer da?
Hezkuntza
elektronikoko edo urruneko hezkuntzako sistema da; bertan, informazioaren eta
komunikazioaren teknologiak erabiltzen dira prestakuntzarako, gaikuntzarako eta
irakaskuntzarako. Lineako prestakuntza edo prestakuntza birtuala ere esaten
zaio. Eredu jakin baten arabera gauzatutako metodologia, ikaskuntza-estrategia
eta jardueren bidez irakatsi eta ikasteko modu berri hori ingurune birtual
batean garatzen da, eta ingurune horrek lineako edukiak sortu, transmititu,
bainatu eta antolatzea errazten du, baliabide teknologiko jakin batzuen
bitartez.
2)
Nola erabiltzen da?
Plataformak
oinarrizko funtzionaltasunak eduki behar ditu honako arlo hauetan: edukiak,
komunikazioak, ebaluazioa eta autojarraipena, kalifikazioak eta txostenak. Hona
hemen campus birtual batek izan litzakeen elementuetako batzuk:
( Agenda
“aktiboak”, komunikazio- eta lankidetza-tresna sinkronikoak (txata,
bideokonferentziak), artxiboen gordetegia, txerta daitezkeen ebaluazio-tresnak,
hainbat dokumentutarako edo liburutegi birtualetarako sarbidea duen
liburutegia, HTM formatuko unitate didaktikoak diseinatzea eta/edo erantzun
itxiko aplikazio interaktiboekiko lotura ahalbidetzen duten edukia sortzeko
tresnak edo egile-tresnak, erabiltzaileek campusean duten portaeraren berri
ematen duten estatistikak.)
Ikasgela
birtualaren ezaugarririk adierazgarrienak honako hauek dira:
elkarreragina, lankidetza eta asinkronia.
3)
Ikasgelarako gomendioak:
Plataforma
edo campus birtual bateko hezkuntza-aplikazioak garrantzitsuak dira eskolako
eragile guztientzat.
Ikastetxe
bateko zuzendaritza- eta irakasle-taldeak bilera pedagogikoen edukia antolatu,
datu-base bat sortu eta gai jakin baten erregistroen bilaketa erraztu edo
berreskura dezake.
Hezitzaileek
lineako ikaskuntza-komunitateak bildu eta sortu ditzakete nola
lanbide-hobekuntzarako hala beren ikasleekin edo beren ikasleen eta beste
hainbat erakundetako ikasleen arteko lankidetza-proiektuetarako. Kontua ez da
aurrez aurreko ikaskuntza ordeztea, osatzea baizik.
Tutoretzak
lineako irakaskuntzaren eragile nagusia dira. Ikasleak ikaskuntzaprozesuan
protagonismo handiagoa izatera bideratuta egon behar dute. Pedagogia sozial
konstruktibistan oinarrituta dago plataforma (lankidetza, jarduerak,
hausnarketa, etab.) eta era guztietako jarduerak garatzeko lagungarria da, nola
ezaguerak adieraztekoak hala eratzekoak; bestalde, arloko gaitasunak lortzeko
lagungarria ere bada.
4)
Gomendatutako guneak
Moodle, Lams, Haiku LMS, Sclipo.
Bilaketa tresna
1)
Zer da?
Modu
automatikoan diharduen sistema informatikoa da bilaketa tresna; abiadura
handiz, interneteko artxiboen datu-baseen aztarnak bilatu eta datu-baseak
katalogatu, sailkatu eta antolatzen ditu, informazio hori erabiltzaileen esku jartzeko.
2)
Nola erabiltzen da?
Ikasleek
nabigatzailea irekitzen dute eta bilatzaile batean sartzen dira bilatzailearen
helbidea idatzita. Ondoren, “bilatu” hitzaren ondoan agertzen den eremuan behar
duten informazioa—bilatu— botoia sakatu behar dute. Bilaketa-agindua exekutatu
ondoren, ikertutako hitza daukaten web-orrietarako loturen zerrendatua agertuko
da. Ondoren, nahi duten webgunea sakatuko dute. Informazio zehatzagoa lortzeko,
“bilaketa aurreratuak” erabiltzen dira.
3)
Ikasgelako gomendioak:
Ikasleek
interneten era guztietako informazioa (testuak, irudiak, musika, bideoak,
etab.) biltzeko eta aukeratzeko trebetasunak garatzen dituzte, irakasleak
esleitutako jardueren arabera edo beren BILAKETA TRESNA ekimenez. Gainera,
bilaketak egiteko eta emaitzak irakurtzeko hainbat estrategia erabiltzen
dute; estrategia horiek ikaskuntza autonomoa eta esanguratsua sustatzen dute,
banakako nahiz taldeko jardueretan. Bilakuntza eta aurkikuntzek motibatu egiten
dituzte beren ikerketetan, eta bilaketa horietan hainbat gaitasun garatuko
dute: "ikasten ikastea”, “Informazioa tratatzea eta teknologia digitala”,
“Hizkuntzakomunikaziorako gaitasuna” (batez ere irakurketarekin zerikusia
dutenak). . . Hainbeste informazio eskuragarri edukita, irakasleak adi egon
behar du ikasleek zer bilaketa egiten dituzten jakiteko, arreta ez dagokion
zerbaitetan jar ez dezaten, eta arretarik eta denborarik gal ez dezaten. Era
berean, komenigarria da informazio zehatzak bideratzea, bilaketa aurreratuen
bitartez.
4)
Bilatzaileak:
Google,
Yahoo, Altavista, Bing, Copernic, Lycos.