4. Gaia: GELA ETA IKT-A

Hezteko Objektu Digitalak (HOD-ODE)

ODE (LOM-ES) (Objeto digital educativo)




1.    DEFINIZIO BATZUK

Multimedia: Eduki digitalak ahalik eta hobekien erabili behar dira, multimediako aukerak baliatuz

Eskuragarritasuna: Hezkuntzako edukiak eskuragarriak izan behar dira, hau da, edozeinek eskuratzen ahal ditu, beti ere, neutraltasun teknologia errespetatuz, non oinarrizko helburuak bete daitezkeen baldintza teknologiak aldatu gabe.

Elkarrekintza: Estrategia eta metodo zehatzak diseinatzearen garrantzia, helburu pedagogikoak lortzeko. Honela, ikaslea, teknologia berriekin ohitzen hasiko da. 

Malgutasuna: Eduki digitalak malguak izan behar dira, erabiltzaileak kontrolatzen dituelarik ikaskuntzarako helburuak lortzeko gisan.

Modularitatea: Edukiek egingizun pedagogiko bat behar dute, antolaketa modular bati erantzunez eta estruktura bat mantenduz. Horrek erabiltzailearen moldagarritasuna bultzatzen du, beti ere, aldaketak edonoiz egiten ahal badira.

Moldagarritasuna: Moldagarritasunaren ondorioz, ikaskuntzara objektua (obejeto de aprendizaje –OA) erabilgarri bihurtzen du, eginkizun pedagogiko (helburuak, metodología, edukiak, ebaluazioa) bat betetzen baitu. Hartaz, berrerabil daiteke beste estruktura batzuetan edo hartara beste unitate didaktiko batean. Modu honetan, edukiak ere alda daitezke helburuaren arabera.

“Interoperabilidad” (informazioa erabiltzen eta partekatzen jakitea sistema baten edo gehiagoren bitartez): Eduki edukatibo digitalek erakusle eta irizpide zehatzak behar dituzte, hau da,  metainformazioak alderdi didaktikoak barnebildu behar ditu.


2.    ESTANDARRAK     

Gaur egun informazioa jasotzeko prozesuak hobetzen doaz, eta zentzu horretan, erabiltzaileen esperientzia, ezagutzaren kudeaketaren ondorioz. Beraz, mailakako prozesuak aurkitzen dira:

·         Metadatos: LOM, DublínCore, etc.  
·         Objektu digitalen erabilera: IMS, SCORM, etc. 
·         Komunikazioa: lenguajes neutros, independientes de los sistemas operativos utilizados y del entorno software utilizado, como XML, Servicios web (módulos de software, independientes y reutilizables).

Estandarren definizioa bukatutzat ematen da, informazioa nola erabili eta eraldatu arau, protokolo, eta ereduak agertzen direlarik baita hezkuntzarako eduki digitalak eskura direlarik ere. 

Orain  arte, materialaren sorreran eta ikerkuntzan jarri dira indar guziak baina gaur egun, hauen garapena bultzatzea beharrezkoa da, hezkuntzarako aukerak argi utziz.


3.    OBJETO DIGITAL EDUCATIVO (ODE) : DEFINIZIOA ETA ARKITEKTURA

Eduki digitalen ekoizpenak “Objeto de Aprendizaje” delakoa du eredutzat, honela, eginkizun didaktiko zehatz bat betetzen du. 

“Objeto Digital Educativo (ODE), Material Educativo Digital (MED)  edo Objeto Didáctico Digital (ODD)” bat, eduki digital bat da zeinaren helburua erabiltzailearen ikaskuntza den. Zentzu horretan irudi bat ODE bat da baina ez da OA (Obejto de Aprendizaje) gisa definitzen.


4.    NIVELES DE AGREGACIÓN Y TIPOLOGÍAS DE ODE
                                           
Agregazio mailak, granularitate estrukturala eta funtzionala definitu eta antolatu egiten dituzte. Hala nola, hiru arlo izaten dira kontuan agregazio-mailak zehazteko; alde batetik, estruktura, zertaz osatzen den seinalatzen dueña, adibidez: soinua, testua, irudia, itxura etab. Bestalde, funtzionalitatea dugu, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren begi bistatik edukien funtzioak zehazten dituenak. Azkenik, estaldura kurrikularra, hezkuntza maila osatzeko erabiltzen diren eduki multzoa kontuan hartzen duenak.

Azaldu diren hiru arlo hauek kontuan izanda, lau agregazio-maila definitzen dira:

1.maila: Oinarrizko Kontzeptua (Objeto básico. OB). Agregazio maila txikiena da. Bertan, hurrengo taldeak eta ODE-ren mota bakoitza txertatuta daude: media, informazio errepresentazio eta/edo ezagutza, informatikako aplikazioa, zerbitzuak etab.

2.-4. mailak: hurrengo agregazio- mailak dira arkitektura modularrean; bertan, ODEko taldeak eta motak txertatutak daude, hona hemen aipagarriena: eduki didaktikoa. Horrela izanda, 2,3 eta 4 dituzten agregazio- mailen objektu digitalek tipología berdina  daukate zehaztuta.


 

 

Praktika Ona

DEKALOGOA PRAKTIKA ONA

 

 

Concepto de buenas prácticas 

1.    Sarrera


« Praktika on » baten kontzeptua aipatzean, emaitzak onak kausitu dituen jarduera bati egiten zaio erreferentzia Davies-ek, (2002) honela definitu zuen : « praktika onek » maila jakin bat lortzea bideratzen dute jarduera bukatzean, egoera zehatz batean oinarriturik. Beraz, metodo aldetik aldaketa positiboak ondorioztatzen dituzte. « Praktika onak » antolakunde batetik bestera pasarazten ahal dira, honela, berriei garapena erreztuko zaie, ezagutza biderkatuz. 

Bestalde, gaur egun hezkuntzak gizarteari kalitatea frogatu behar dio, baina, politikikoa da, kalitatea (irakaslegoaren konpetetentzia neurtzeko, eskolako emaitzak, etb.) hala definitzen delako. “Ona” kalfikatzailearen erabilera, jarduerari ematen zaion balore bezala ulertzen da, baina funtsean “makillaje” funtzioa betetzen du definitutako politika legezkotzat jotzeko.

2.    Zer da “praktika on” bat? Aukeraketaren irizpideak


De Pablos y Gonzales (2007):


  • Emaitza onekin, pozgarriekin burututako jarduera eredutzat hartzea. “Praktika on” baten garapenak “aurreratu nahiari” erantzuten dio. Zentzu horretan, diseinatutako hori erakusleiho onena litzateke.
  • Egoera baten identitatearen islada edo emaitza; zentzu horretan lan egokia da desberdintasunak kudeatzeko eta garrantzitsuena argitaratzeko. 
  • Politika publikoak legezkotzat jotzen dituen kontrolatzeko instrumentu bat.
  • Antolakundeetako aldaketak kontrolatzen dituen instrumentu bat.
  • « Ona » hitzari transferagarri eta exportagarri izaera ematen zaio.
  • “Praktika onek” zailtasunei erresistentzia egiten die; bikaintasun prozesuei erantzunez. Erronkak, porrotak eta esperimentazioak “praktika onaren” parte dira.
  •  Erabakien hartzeko instrumentua. 


Laburbiltzeko, prozesuak enfokatzeko eredu bat emaitzak optimizatzeko helbruarekin. Beti ere, praktika bat “ona” definitzen da egoera konkretu batean, berazn, zentzu horretan, ezin dira beti transmititu egoera batzuei egokitzen ez direlako.

 
3.    Benchmarking edo “praktika onen” transferentzia


Kalitatearen kudeaketan oinarrituz, antolakunde bakoitzak tresna metodologiko desberdinak erabil ditzazke lehiakortasunaren arabera. Tresna haietako bat, “benchmarking”-a da, honek praktika onenak identifikatzen ditu ikasteko edo prozesu zein funtzio jakin baten etekina hobetzeko.

Epper eta Bates-ek (2004:33) identifikazio, ikaskuntza eta praktiken moldaketa prozesu bezala definitzen dute, beste antolakundeen etekina hobetzeko asmoz. Hitz batez, kalitatea hobetzeko prozesu bat da. Horretarako, praktika onak identifikatu, aztertu eta egokitu behar dira. 

Beraz, hezkuntzan ere prozesu honek balio du hezitzaile nahiz erabaki politikoak hartzen duenarentza : praktika onak identifikatu, aztertu eta egokitu.

4.    “Praktika onen” identifikazioa IKTekin loturik : erakusle batzuk


Egokitasuna
Jardueraren helburuak, IKTen erabilpenaren helburua lortzekoi egokituak dira, beraz, eskolak baliabideak eskeini beharko ditu.

Eraginkortasuna
Erabilitako baliabideak emaitza konkretuetan eraldatuko dira.  Garatzeko konpetentziak helburua lortzeko diseinatuak dira.

Berrikuntza
Sormena
Planteatutako jarduerak irizpide berriei erantzun behar die,  sortzaile izanki errealitate beste ikuspundu batetik ikusi ahal izateko.

Ikasketa sortzailea
Praktika on batek behar adina ahalmen behar ditu bakoitzaren esperientzia garatzeko baita ikaskuntza berriak sortzeko.

Lankidetza giroa
Zer puntura arte P.O (praktika on)-ak martxan ezartzeak lankidetza giro bat sortu duen aztertzea, centro barne nahiz kanpoan. Beraz, zer lan estrukturek pairatzen dituzten P.Oak sistematizatu behar dira.

Integratzailea
P.O baten ezarrerak irizpide transdiziplinarioei erantzuten dio. Honen diseinu eta garapenak errealitatea ikuspundu desberdinetatik ikustea ahalbidetzen du.

Jasangarritasuna
P.O-ek denboran iraunkorra izan daitezen, hezkuntza politikan nahiz barne politikan harturiko neurriak dira.

Eraginkorra
P.O-en ekarpenak adierazitako politikaren lorpena erdiesten duelarik, egoera jakin batean zehaztua bada. Adostutakoarekin bat etortzen delarik.

Baliagarritasuna
Pentsatutako praktikak balore jakin du, berarizko egoeran: lortu diren etekinak eta erranahi emozionala aipatzen delarik.

P.O-en aitorpena, onarpena
Praktika bat barnetik zein kanpotik arrakastatsua izan daiteke. Kanpotik espero zuten onarpena kausitzen dute, beraz, harrotasuna eta kontent senditzen dira.

Transferagarria
P.O bat best egoerei beti egokitzen ahal da. Jardunbideak, ideiak, ekoizpenak, politikak, etb. garatu ditu zeinak transferagarriak izan daitezkeen. Beraz, P.O bat errepikakorra da, egokitua bada.  
“Ongi izate” kulturaren emailea
P.Oen garapenak zentroen bizi baldintzak hobetzen ditu. Nahiz eta praktika bat arrakastatsua ez izan, hobetze alderako gogoa pizten da, beti.



 

 

 

Principios para el desarrollo de buenas prácticas



IKT en ERABILERAREKIN PRAKTIKA PEDAGOGIKO ONEN GARAPENERAKO PRINTZIPIO BATZUK

Orain arte, IKT arduradunen kezka nagusia azken hauek gelan integratzea zen, baliabide eskasak zirela medio. Horrek oztopo bat eragiten zuen hauen irakaskuntzan. Honen aurreran programa batzuk diseinatu dira (EAE : Programa Premia) IKTen garapenerako eta sare bat (internet) eskaintzeko ikastetxeei. Nahiz eta ikastetxeen %81ek Informazio eta Komunikazio Teknologiak erabili, irakaslegoaren %30a ez da hauen erabiltzearen alde agertzen Espainiar Estatuan, Europako tasa %14koa delarik. Ildo horri jarraikiz, baliabideen “arazoa” bazterturik, irakasleen alde psikoedukatiboa eta kurrikulma ere kontuan hartu behar dira IKTen erabilera aztertzen delarik.


1.    ORDENAGAILUEKIN “PRAKTIKA ONEN”  IRASKUNTZAK IKASGELAN ERREFERENTZIAZKO PRINTZIPIO EDUKATIBOAK BEHARREZKOAK DITU

Nahiz eta eskoletan baliabideak eskasak diren, IKTekin kalitatezko irakaskuntza zein ikaskuntza prozesuak garatzen dira. IKTak ikasgeletan integratu zirenetik orain arte ezagutza baliagarriak izan ditu ondorio gisa, hala ere, akatsak nagusitzen dira eta horiek kontuan hartu behar dira proiektuak edo jarduerak planifikatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko momentuan.
·         Lehenik, ordenagailuak ez direla irakaskuntza eta ikaskuntza hobekuntza bat kontziente izan behar da. Hauek, baliabide desberdinekin lan egiteko aukera eskaintzen dute, hezkuntza prozesua aberasteko gisan. IKT en ondorioz pedagogikoak ez dira baliabideen araberakoak baizik eta ikasleei proposatzen zaien jardueren araberakoak. Horrez gain,  estrategiak, antolakuntzak eta ikasleekiko komunikazioak ere eragina izanen du. Izan ere, hezkuntza kalitatea ez da erabilitako teknologikoaren arabera, baizik eta metodoaren araberakoa.

·         Soziokonstruktibismotik garatutako eta antolatutako prozesuak izan beharko liratezke IKTak. Hau, ikaskuntzaren teoria psikologikoa da, Piaget, Vigotsky, Brunner eta beste batzuek sustengatzen dutelarik; ikaskuntza ezagutzetik garatzea defenditzen dute. Zentzu horretan, teknologia ezagutzaren eta jardueraren arteko zubia izan beharko litzateke, hau da, ezagutza garatzeko baliatu behar da, eta beraz, jarduera egiteko. Protagonista ikaslea izan behar da, ez da teknologia.

·         Informatika teknologiak informazioa arin eta errez manipulatzeko, elkarbanatzeko, errekuperatzeko balio du, oinarri audiobisualak ezin duelarik. Liburuek edo bideoek – hauek eskuragarriak direlarik ikasgela barnean – muga batzuei aurre egin behar diete, izan ere, ez dituzte informazio denak eskura berehala internetek aukera hori eskeintzen duelarik. Gaitasun hauek garapena lortzeko ikasle protagista gisa ulertu beharko litzateke, hau da, berak erabaki behar du zer informazio behar dituen buruketa edo jarduera ebazteko, ezagutzaren eraikitzaile izango da, orduan: informazio bilaketa estrategiak garatu, dokumentuak aztertu eta aukeratu, informazioa eskuratu ondoren antolatu eta berridatzi, eta azkenik elkarbanatu oinarri desberdinak erabiliz (blog, poster…)

·         Azkenik teknologia digitalak baliabide boteresuak dira komunikazio arloan, izan ere, pertsona batzuk distantziak hitz egiteko balio dute. Horrek ikasleen arteko interkomunikazioa bultzatuko luke, adibidez herrialdeko desberdinetako haurren lan proiektua garatzea ahalbidetuko luke (bideo konferentziak, posta elektronikoak, sare sozialak, etb).



2.    TEKNOLOGIAREN PRAKTINA “ON” BAT DISEINATZEKO DEKALOGOA


·         Irakasleak IKTak erabiliz jarduera bat planteatzen duelarik beti argi izan behar du zer den irakatsi nahi diena eta IKTek nolako bitartekari jokatzen duten ikaskuntza prozesu hortan.

·         Irakasleak kontziente izan behar dira IKTek ez dutela efektu magikorik ikaskuntza prozesuan, ordenagailuaren erabiltzeak ikasleen motibazioa zein interesa ondorioztatu beharko lukete.

·         Ikaskuntza prozesua erabilitako metodologiaren araberako da: azalpenezkoa irakaskuntza batean oinarrituz, IKTek hartze estrategia bat garatzen dute, aldiz, estrategia konstruktibista batekin, aurkikuntza ikaskuntza garatuko da.

·         IKTak erabili behar dira ikasleek “gauzak egiteko” gisan, hau da, jarduera desberdinak planteatu behar dira ikasleek IKTek desberdinki erabiltzeko bezala: datuak bilatu, objektu digitalak manipulatu, formatu desberdinetan informazioa sortu, beste pertsona batzuekin komunikatu, bideoak ikusi, musika entzun, etb.

·         IKTak irakasgai moduan zein beste irakasgaietan laguntza gisa erabiliak izan behar dira.

·         IKTen erabilera taldeka zein bakarka bultzatu behar da, birtualki edo presentzialki.

·         Informatika gelan, jardurak, denbora, prozesua antolatua egon behar dira.



3.    ZER AKTIBITATE GARA DAITEKE IKTen ERABILERAREKIN?


·         Ikaskuntzaren helburuetako bat da ikasleak bere pentsamendu kritikoa eta informazioa erabilera egokia garatzea da.

·         Informazio iturri ugari eskeini behar zaizkie ikasleei, testu liburuetaz gain informatika ere erabiliz.

·         Ordenagailuen bitartez plateamendu konstruktibista ikuspundutik irakasteak baliabide teknologikoekin komunikatzea du helburu.

·         Irakaslea gidatzailearen papera izan behar du, ez du azalpen soil bat eman behar.

Ondorioz, jarduera nola diseinatzean datza gakoa, beti ere, zailtasun maila egokituz:
·         Ikasgelan burutu daitezkeen jarduera sinpleak, puntuluak dira eta beste aktibitateak borobiltzeko balio dute.

·         Jarduera konplikatuak, denbora eskatzen dutenak, antolaketa handiagoa eta ikasleen gaitasunak ere bai.

·         Birtualki garatutako jardurak non baliabide teknologikoen kontrola eskatzen den.

Ondorioz, hezkuntzan lortu beharko litzatekeena da ordenagailuan “normalak” edo “ikusezinak” bilakatzea, hau da, arbela bezain ohikoa (Gros, 2000). Horrek antolakuntza eta jardueren diseinu berria eskatuko luke, kultura aldatuz, hots paper kultura batetik kultura digital batera pasatuz.




Ejemplo 1 buenas prácticas (IKT-en praktika ona webquest-en bidez)


Hemen ikus dezakegu IKT-en bitartez antolaturiko ariketa batean diziplinartekoak eta globalak diren ezagutzak jaso daitezkeela.


PRAKTIKA ONAREN HELBURUAK:

  •         Lan autonomoa eta elkarlana bultzatzea

  •         Informazioa bilatu eta aukeratzeko gaitasuna
  •          Haurra lana gartzera bultzatu

  •        Kontzeptu berriak ezagutu eta ulertu
  •         Sarean nabigatzeko eta ariketa egiteko gaitasunak garatzea

  •          Ikasle bakoitzaren lan erritmoak errespetatzea


GARATUKO DIREN KONPETENTZIAK

  •  Komunikazio linguistikoaren konpetentzia: Ikasleek beste pertsona batzuekin era egokian komunikatzen jakin behar dute, adierazteko beste modu batzuen garrantziaz ohartuz (adb.:ordenagailua), informatikako ikono eta sinboloen esanahia ulertuz, etab.

  • Konpetentzia digitala eta informazioaren trataera: Ikaeek interneteko nabigatzaileak erabiltzen, informazio zehatza lortzen, entziklopedia bezalako datu base errazak erabiltzen, etab. jakitea.

  •   Herritar eta gizarte konpetentzia: Gizarte demokratiko, askotariko eta aldakor batean modu parte hartzailean erlazionatzea.


TESTUINGURUAREN DESKRIPZIOA

3. eta 4. mailako 17 ikasleek informatikako gelan aurrera eramandako ariketa. Eskolak IKT-ekin edukitako lehenengo kontaktua proiektu baten bitartez eman zen, eta honek sortutako interesak bultzaturik prestatu ziren irakasleak modu autodidaktakoan. Hala ere, praktika on hau beste testuinguru eta maila batzuetan eman daiteke.

PRAKTIKA ONAREN DESKRIPZIOA

Praktikak Interneten eta webquest-en beharra eskatzen du. Saioa 2 edo 3 ikasleek osaturiko taldeetan egingo da, ondorengo ariketa desberdinekin:


  •          Sarean nabigatuz taldekideen eta euren gurasoen izenen esanahia bilatzea

  •       Euren jaiotegunean emandako 5 ekintza garrantzitsu webquest-ean eta bertako loturetan bilatzea

  •         Bildutako informazio guztiarekin Powert Point bat osatzea, ondoren aurkeztu eta ikaskideen artean eztabaidatzeko.

Bitartean, irakaslea talde bakoitzetik pasako da dituzten zailtasunetan laguntzeko, beraien artean ere laguntzen diren bitartean. 

ZAILTASUNAK

Alderdi teknikoak: ordenagailu matxoak eta edukiera gutxikoak, interneten erortzeak, etab.

ONDORIOAK

Ariketa hau praktika on bezala kontsideratu daiteke IKT-en erabileraren bitartez lehen aipatutako helburu eta konpetentziak lortzeko aukera ematen digulako.

HEZKUNTZA BERRIKUNTZARAKO ELEMENTUAK

Internet eta webquest-en erabilera, ikasgai ezberdinetako edukien ezagutza lortzea ahalbidetzen diguna.  




Ejemplo 2 buenas prácticas (Praktika on bat IKT-ekin, prensa digitala eta inprimatuaz baliatuz)


SARRERA

Praktika on hau, irakasle batek bere 5. eta 6. Mailako ikasleekin ordenagailu gelan gauzatutakoa da.

PRAKTIKA ONAREN HELBURUAK

è Kontzeptu berriak ezagutu eta hauek ulertu.

è Ikasitako kontzeptu berriak beste ezagutza arloekin erlazionatzea.

è Informazioa bilatu eta hautatzeko ahalmena.

è Ikaslearengan lan autonomoa sustatu.

è Berdinen arteko lan kooperatiboa sustatu.

è Ikaslea inplikatu ariketa garatzen doan heinean.

è Sarean nabigatzeko eta lana egiteko beharrezkoak diren gaitasunak eskuratu

è Ikaslea solasaldirako (debaterako) eta beste ikasleak ezagutzeko prestatu.

GARATZEN DIREN GAITASUN EDO KONPETENTZIAK

§  KOMUNIKAZIO GAITASUNA: ikasleak honako hau egin beharko luke,

-Ideiak, sentimenduak eta beharrak ulertu eta hauek adierazi.

-Modu ulergarri batean beste pertsonei laguntza eskaintzea eta modu berean eskatzea.

- Gertakizunei buruzko informazioa beste pertsonei helaraztea modu antolatu batean.

-Aktiboki solasaldietan parte hartzea.

-Jakitea eta konturatzea besteen iritzia entzutea oso garrantzitsua dela.

§  GAITASUN MATEMATIKOA: Ikaslea jarraian agertzen denerako gai izan behar da.

-Informazioa aurkeztu eta interpretatu taulak, grafikoak eta parametro bio estatistikoak erabiliz. Hauek gizartean dute erabilgarritasuna baloratuz.

-Egunerokotasuneko datuak irakurri eta interpretatu. Hauek, taula eta diagrama errazen eta arrunten bitartez aurkeztuz.

-Egunerokotasunaren datuak bildu, analizatu eta irudikatu grafiko errazen bitartez.

§  GAITASUN DIGITALA ETA INFORMAZIOAREN TRATAERA: Konpetentzia hau lortzeko ikasleak

-Interneteko nabigatzailea erabili.

-Bilatzaileak (adibidez Google) erabili interneten informazio espezifikoa bilatzeko.

-Ezagutu eta erabili bilatzaile arruntenak.

-Datu base bat erabili; entziklopediak bezalako datu base arruntak eta errazak.

 §  HIRITARTASUN GAITASUNA ETA SOZIALA: Konpetentzia hau lantzeko ikasleak,

-Bizi eta erlazionatu gizartean modu parte hartzaile batean.

-Isilik geratu beharrean nahiago izatea parte hartzea.

-Jakitea eta onartzea iritzi desberdinak egon daitezkeela gai, arazo edo gertaera baten inguruan hitz egiterakoan.

-Espazioan orientatzea plano eta mapez baliatuz.

PRAKTIKA ON HONEN DESKRIBAPENA

Ikasleak ordenagailu gelara sartzen dira binaka eta irakasleak izango duten arduraren arabera toki batean edo bestean esertzen ditu: ezkerrekoek interneten www.elpais.com orrialdean sartu beharko dute, eta eskuinekoak www.eldia.es orrialdean.  Bi taldeek, hau da, eskuinekoak eta ezkerrekoak, konparaketa egin beharko dute egunkariaren formatu digital eta inprimatuaren artean. Zein desberdintasun, antzekotasun, etabar aurkitzen dituzten.

Ariketa aurrera doan heinean, egunkariaren sekzio desberdinetan sartzen dira (ekonomia, politika, kirolak…). Irakasleak sekzio batean sartzeko eta berririk nabarmenena bilatzeko esaten die, aurkitutako informazioarekin ikasleen arteko solasaldia bultzatuz.

Ondoren, irakasleak, nazioartekotasun sekzioan sartzeko proposamena luzatzen die, konparazioak egiten jarraitzeko. Egoera honetan, ikasleak ezagutzen ez dituzten hitzekin egiten dute topo eta hiztegian bilatu beharko dituzte hauen esanahiak. Halaber, hainbat herrialdeetan ordua ez dela gure herrialdekoaren berdina konturatzen dira, eta honen inguruan solasaldia sortuko da.  Gauza bera gertatuko da beste gai batzuekin.

Laburbilduz, praktika on hau gauzatzen ari ziren orduan, zeharkako edukiak agertzen joan ziren, hala nola, ezagutzen ez zituzten hitzak,eta  ordu aldaketa gure herrialdea beste herrialde batzuekin konparatuz.

 ZAILTASUNAK PRAKTIKA ONA GAUZATZERAKO ORDUAN

Praktika on hau gauzatzerako orduan aurkitu zituzten zailtasun nabarmenenak alderdi teknikoan izan ziren. Izan ere, erabili zituzten ordenagailuak oso motelak ziren baina interneteko konexioa ere.

PRAKTIKA ONAREN ONDORIOAK

Ariketa hau IKT-ak erabiliz praktika on bat kontsideratzen da, izan ere ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan oso garrantzitsuak diren helburuak lortzen laguntzen duelako. Hala nola, hiztegi berria, egunkari inprimatu eta digitalaren arteko desberdintasun eta antzekotasunak, interneten nabigatzeko ahalmena, orrialde desberdinetan informazioa bilatzeko ahalmena, eta solasaldian besteen iritzia kontuan hartzeko ahalmena, besteak beste.

Halaber, praktika on hau ondo gauzatzearen zergatik garrantzitsuenetariko bat irakasleek IKT-ak gelan erabiltzeko ikastaroak jaso zituztela. Honen ondorioz, praktika on bat sortu zen.

 HEZKUNTZA BERRIKUNTZAREN ELEMENTUAK

Elementu berritzailea internetaren erabileran aurki ditzakegu, eta gehien bat, honek eskaintzen dizkigun elementuetan. Izan ere, lan kooperatiboa eta ikaslearen autonomia bultzatzen du.

PRAKTIKA ONA BESTE HEZKUNTZA TESTUINGURUETAN

Praktika on hau beste testuinguru batzuetan gauzatu daiteke, baita beste hezkuntza maila batzuetan ere Hau da, ez soilik 5. eta 6.mailan.

Helburu nagusia, ikasleek jakin dezaten desberdintasunak daudela egunkari digital eta inprimaturaren ( tradizionalaren) arten.