Los ordenadores provocadores de emciones
-Hezkuntzak ordenagailuaren alde onak, txarrak,
metodologiak, etb. argumentatzen --> hitzaldi tekniko eta pedagogikoak.
-Ordenagailuak emozioak sortarazten --> makinekin dugun harremana azaltzen
-2 alderdi :
- Teknologien kontra direnak, ordenagailurik gabe ari dira lanean
- Teknologien alde, garapena eta berrikuntza guzien segitzailea, azken produktuen jabe.
-Batzuen arabera
irakaslegoaren atzerapena ezagutza faltaren ondorioz izanen litzateke,
artefakto hauen erabileraren segurtatasun eza.
-Batzuek
erabiltzen dakite baina ez dute maite.
1. Teknofobiatik
teknofiliara
-Teknofobia: teknologiaren
erabilera guztiz baztertzen --> gizarteko
balioentzat arrisku bat dela pentsatzen dute. Emozio azkarrak eragiten dizkiete:
anxietatea, jarrera negatiboak, berdintasun eza, kontzeptu negatibo bat
ordenagailu/persona harremanean. Gailu berri bat sortzen den aldi oro
teknofobia areagotzen.
-Teknofilia:
teknologian “azkena” erabiltzeko prest. Hezkuntzako arazoak informatika
erabiltzeak konponduko lituzke. Gogotsu dira, teknologia eta aitzinamendua
elkar lotzen dute. Ordenagailuen bitartez egiten den irakaskuntzak ikaskuntza
garatuko luke baita herrien arteko lotura ere --> ikuspegi
superfiziala.
-Jarrera
negatiboak: aldaketaren kontra, ez da emaitza arigirik ordenagailuak
erabiltzeari buruz ikaskuntzan, formakuntza zein baliabide eta denbora eskasa.
-Formakuntza
jarrera aldaketarako pundu azkar bat da --> irakaslea
formatua ez bada, ez da bere buruaz segur sentituko baina formatua bada
jarrerak hobetuz doaz.
-Aldiz,
esperientziak ez du ordenagailuen bazterketa kentzen --> frustrazioak eta beldurrak segitzen.
-Formatuak
izatera “behartuak” senditzen dira irakasle batzuk eta arazo tekniko, programa
aldaketei, etb. beldur.
-Irakasle batzuk
klaseak prestatzeko ordenagailuak erabiltzen baina klaseak soilik segurrak
badira.
Ø Aldaketari
erresistentzia
-Irakaslegoa
etengabe aldaketei egokitu behar da
-“Feedback”
konstantean
-Baliabide eskasa
eta formakuntza guttiegi aitzinamenduei egokitzeko
Ø Formakuntza
eskasa
-Gaur
egungo software-a erabiltzeko errezagoa da: ulergarriagoa; baina programekin
geroz eta ekintza gehiago egin daitezke; aplikazioak performentagoak dira;
geroz eta informazio eta komunikazio sistema gehiago sortzen dira --> TEKNIKA ZAILTZEN DA.
--> Teknika hauen oinarri bat kontrolatzea
eta erabiltzen jakitea beharrezkoa da.
-Formakuntzak
didaktikoa zein pedagogikoa izan behar du --> jarduerak
gidatzeko orientabideak, mailak, denbora, etb. eskeini behar zaizkie.
-Formakuntza
irakasleak dakienetik abiatu behar da, hots esperientziatik.
Ø Autoestima eta
frustrazioa
-Belaunaldien
arteko desberdintasuna --> irakasleak
makinen erabilerari egokitu behar dira ikasleak haiekin hezi direlarik.
Irakaslegoarentzat arazo bat da, ikasleak gehiago edo hobeki erabiltzen jakin
dezakeenez, emozionalki frustrazio bat sorrarazi dezake.
-Informatikak
arazoak ukan ditzazke (ordenagailua ez da pizten, programa ez irekitzen,
internet konexiorik ez, etb.), beraz inprobisatzen jakin behar da.
Ø Ordenagailua,
irakaslearekin segida
-Ordenagailuak
rol garrantzitsu bat jokatzen du gaur egun informazio bilketan, eraldaketan,
etb. baina irakaslea desagertzeak eskolaren desagerpena dakar.
-Eskolak
teknologiaz beterik egonen dira baina ez dira desagertuko
-Ordenagailuaren
erabilerak deshumanizazio sensazio bat dakar.
Ø Ordenagailuaren
erabilera ikaskuntzan
-Benefizioak
agertzen dira praktikatuz gero, esperientzia garatuz, ezagutzak landuz,
erabilera zabalduz, etb.
3. Lanbideaz
urrunago : pertsona
-Gaur egun
pausatu behar den galdera hau da: zer egiten du ordengailuak gurekin (ez eta
guretzat) --> ordenagailuak gure harremanak alda
ditzazke, baina ez persona bera.
-Makinaren erabilerak jarduerak eta gu geu transformatzen
gaitu --> testuak idazteko ordenagailua
erabiltzen, email bitartez komunikatzen -- > aldaketen adibideak
-Gizarte
informatikalak gizartearatzean aldaketa ugari ekarri ditu baita komunikazio eta
nortasunean ere.
-Kulturak eta
gizarteak eragin handia du aldaketengan.
Ø Emazteak
-80.urteetan
kultura informatikoa gizonek menperatzen zuten.
-“Emazteek,
kulturalki ordenagailuak, onargarriak ziren senditu zuten” (1997)
-Ordenagailu
erabileran ere desberdintasunak aurkitzen:
- Emazteek datuak sartzen dituzte
- Gizonek aspektu teknikoak kontrolatzen dituzte
-Baina, programa
egile gehienak emazteak dira
-Maiz,
informatika matematikaren lotu da, eta gizonak matematikan “onak” zirela
erraten zen
-Gaur egun,
generoaren arteko desberdintasuna geroz eta ttikiagoa da baina beti presente,
adibidez ttikitan aritzen den bideo jokoetan adierazgarria da (gameBOY),
gehienak abenturazkoak nun neskak rol pasiboa duen, gerlazkoak, konpetiziozkoak
direlarik.
Ø Belaunaldi
berriak
-Gaur egungo
(XXI.mendea) belaunaldi berriak (haurrak) teknologia berriarekin sortu dira,
beraz ongi erabiltzen dakite.
-Software
erabilera desberdina dute haurrek
-Gurasoek informatika
arloan formatzea garrantzitsutzat jotzen dute, nolabait haurrenganako kontrola
mantentzeko. Jarrera positiboa dute baina kontrol guttiegi formakuntza eskaren
ondorioz.
Ø Desberdintasun
sozialak
-Sozialki
desoreka handiak agertzen dira.
-Herrialde batzuetan,
baldintza nutrizionalak, osasuna, etb. ez dituzte oso “onak” baina informatika
arloa erabat garatua dute.
-Herrialde bateko
garapena eta teknologia ez doaz elkar lotuak.
-Internet
erabileraren ondorioz, herrialde batzuk sarean integratu dira eta esperientzia
(hezkuntza arlokoak) interesgarriak eskeintzen dituzte (adb Amerika Latina).
Digital Competence in Practice: An Analysis of Frameworks
Media Education, Media Literacy and Digital Competence (Educación para los medios, alfabetización mediática y competencia digital)
SARRERA:
Gure gizartean azken hamarkadetan gehien
aldatu den sektorea, eta beste sektoreetan eragin handiena izan duen
sektoreetako bat IKT ena izan da. Multimedia gailuen presentzia oso handia da
gure eguneroko bizitzan. Gazteongan, interes handia sorrarazten digun gai bat
da. Horregatik, hezkuntzak ezin du guzti
hau ahaztu eta bizitzarako prestatu behar ditu ikasleak. Hezkuntza ez da ondo
egokitu gizartean hain azkar gertatu den aldaketaz, eta dagoeneko ez dagoen
bizitza edo gizarte baterako prestatzen
ari ditu ikaseak. Gaur egungo gizartearen ezaugarririk nabarmenenak,
kulturartekotasuna, informazioaren digitalizazioa eta sare sozialek hartu duten
garrantzia dira eta esan dezakegu gai hauek ez direla behar adina lantzen
ikastetxeetan.
Eskola eta kanpoko bizitzan dagoen aldeaz
konturatzeko, ikasleen gailu kantitate eta moten arteko konparazioa egiten da
eskolaz kanpo eta barruan. Ikasleak gelara sartzen direnean ez ote diren
iraganera bueltatzen ari kritikazten da, ikastetxe eta gizartearen arteko
lotura bat aurkitzen saiatu gabe.
Kezka nagusia da derrigorrezko hezkuntzak
bere betebeharra dena ez betetzea, hau da, alfabetizatu eta gizarte digitalerako
presatzea. Alfabetizazio teknologiko baterako eskola ez da beharrezkoa, izan
ere, honen inguruan gehien kasten dugun lekua eskolaz kanpokoa da. Eskola,
ordea, hezkuntza formala, noski funtsezkoa dela gaitasun teknologiko hauek XXI.
mendeko gizarteko alfabetizazio digital eta mediatikorekin ez nahasteko.
Haurrak nahiz eta, baliabide teknologiko
hauek erabiltzen eskolan sartu baino lehen ikasi dituen, hauek ongi erabiltzen
eta balioa ateratzen eskolan ikasi behar du. Horregatik, IKT eetan trebatzeko
ardura dauka hezkuntzak.
BALIABIDEEN INTEGRAZIO CURRICULARRAREN
PROZESUA
IKTak erabiltzea curriculumeko edukien
irakaskuntzarako, hezkuntza zentroetan sektore hau sartzeko lehen urratsa da.
Arbela digitalak erabiltzen hasi dira hezkuntzan eta baita aplikazio
didaktikoren bat duten beste hainbat gailu ere.
Telebistak, bideo jokoek edo Internetak
ikasleen irakaskuntza informalean duen garrantzia ezin da alde batera utzi
eskolan. Ikastetxeetan IKTeekin ikasteaz gain, azkar ikusi zen teknologia
berriak aztertzeko beharra.
Digitalizazioak eta teknologia berrien
hedadurak, hedabideak modu argi batean aldatu zituzten eta erabiltzailea eta
baita informazioaren arteko erlazioa ere. Horregatik, orain, ez datza ikasleak
prentsa, irrati eta telebistaren errezeptoretzat heztea baizik eta IKTak (edozein motatako mugikorrak, Internet,
bideojokoak, sare sozialak, Web telebistak, arbela digitalak...) ongi
erabiltzen prestatzea.
ALFABETIZAZIO MEDIATIKOA ETA KONPETENTZIA
DIGITALA
Nahiz eta alfabetizazio hitza askotan
idazmena eta hizkuntzari loturik joan den, orain, modu orokorrago batean har
dezakegu, bizitzarako prestakuntza bat balitz bezala. XX.mendeko bigarren
erditik aurrera, oinarrizko formakuntza edo alfabetizazio horrek
ikus-entzunezko prestakuntza ere eduki behar zuen. Aktualitatean, IKTen
hedadurak informazioa tratatzeko modu berriak eman ditu. Alfabetizazioa, beraz, behin eta berriz aldatzen ari den
termino bat da. Bere ezaugarriak aldi bakoitzeko bizitzari aurre egiteko
beharrezkoak diren gaitasunen araberakoak baitira. Honengatik, XXI.mendeko
alfabetizazioak mediatikoa, digitala, kritikoa eta funtzionala izan behar du.
Lehen Hezkuntzako gaitasunak:
●
Komunikazio
linguistikoa
●
Matematikakoa
●
Mundu fisikoaren
ezagutza
●
Informazioa eta
konpetentzia digitalaren erabilera
●
Soziala eta
hiritartasunekoa
●
Kulturala eta
artistikoa
●
Ikasten ikastekoa
●
Autonomia
Kasu honetan, laugarrenera joko dugu.
Informazioa bilatzeko, lortzeko, eraldatzeko eta partekatzeko gai izatean
datza. Ondoren, ezagutzan bilakatzeko. Konpetentzia hau informazioaren
bilaketa, aukeraketa, erabilera edota analisiarekin loturik doa, berarenganaino
iristeko teknika eta estrategia desberdinak erabiliz. Oinarrizko hizkuntza
espezifikoak erabiltzen jakitea eskatzen du (testuala, numerikoa, ikonikoa,
ikustekoa, grafikoa eta soinuduna) eta baita dekodifikazioa eta
transferentziaren jarraibideak, hala nola, informazio desberdinen ezagutza
egoera diferenteetan aplikatzen jakitea.
Beraz, hobe litzateke alfabetizazioa edo
mutialbetizazioa ezaugarri edo dimentsio desberdintzat hartzea alfabetizazio
anitz eta global bat baino. ´´Albabetizazio berriak´´erabili ordez,
alfabetizazioaren dimentsio berriak esatea komenigarriagoa litzateke.
XXI.menderako beharrezko alfabetizazioak ´mediatikoa´ (gaur egun hedabideek
duten garantziagatik), ´digitala´ (erabiltzen den informazio gehiena
digitalizatua baitago) eta ´multimodala´ (bideoa, irudia, testua, soinua eta
animazioaren konbergentzia dela eta) izan beharko luke.
Estrategias educativas para el desarrollo de la competentecia digital (Konpetentzia digitalak garatzeko hezkuntza estrategiak)
Hezkuntza teknologia tradizionala
bere zehaztasuna (adb.: arbela
idazteko balio du), egonkortasuna
(arbelak ez dira asko aldatzen denborarekin eta ez dute ikaskuntza jarrai bat
esKOkatzen) eta gardentasunagatik
(arkatz baten barruko funtzionamendua erraza da eta bere funtzioarekin zuzenki
erlazionatuta dago) ezaugarritzen da. Teknologia digitala, berriz, ondorengo
ezaugarriengatik bereizten da: Erabilera
anitzak (forma eta helburu ezberdinekin erabiliak), ezegonkortasuna (azkar aldatzen dira eta ikaskuntza jarraitua
eskatzen dute) eta opakutasuna (barruko
funtzionamendua ezkutua da erabiltzailearentzat, eta honek oso konplexu
bihurtzen du).
Beraz, IKTen integrazioa
hezkuntzan, irakasle batzuentzat zaila izatea ulertu beharra dago.
Hortaz, Hezkuntza sistema gizarte
berriak eskatzen dituen behar eta eskakizunetara makaltasunarekin erantzuten
ari da. Hau, ikasleen alfabetizazio digitalean zuzenduta egon behar duenean,
gaur egungo gizartearentzat beharrekoak diren konpetentzia kultural eta gizarte
gaitasun batzuk eskaintzeko.
Curriculumeko legeak oinarrizko 8
konpetentzia ezarri ditu, ikasleek derrigorrezko hezkuntza bukatzea eskuratu
beharko lituzketenak beraien egite pertsonala lortzeko, herritar aktibo moduan
jarduteko, helduen bizitzan modu egoki batean sartzeko eta ikaskuntza iraunkor
bat garatu ahal izateko. Horietariko bat konpetentzia digitala da, informazioa
bilatu, lortu, prozesatu, komunikatu eta ezagutza bihurtuz transformatzean
datzana.
Konpetentzia digitala modu orokor
batean garatzeko Jenkins-ek (2006) gizarte digitaleko konpetentzien
garapenerako 11 estrategia proposatzen ditu:
1. Jolasa
Jolasa inguruneko miatze eta
esperimentazioaren bitartekaria da, ezagutzak prozesatu eta arazoak konpontzen
ikasteko.
Charsky-k (2010) jolasek
hezkuntzan duten garrantzia erakusten duten bost ezaugarri deskribatzen ditu:
- Jolasak lehiak eta helburuak ditu, betiere lehiakortasun eta helburuak moldatu eta pertsonalizatu daitezke
- Jokalariaren jokaerak mugatzen dituen arauak daude. Arau hauek malguak izateak miatze eta hipotesi ezberdinen esperimentazioa ekarriko luke.
- Hautaketak egiteko aukera daukate, kanpoko laguntza edozein momentutan eskatu dezaketen bitartean.
- Jolasek erronkak ekartzen dituzte, bat osatzean konpetentziak eta ezagutzak eskuratzen dituelarik.
- Motibatzeko fantasiako elementuak barne hartzen ditu.
2. Simulazioa
Simulazioa gertakari batean
oinarrituriko eredu errealen ikasketan datza. Bere helburua aurkikuntzen
bidezko ikaskuntzan laguntzea eta ikerketa gaitasunen garapena da. Honek
irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari mesede egin diezaioke ondorengo
arrazoiengatik:
- Ideia eta kontzeptu abstraktuak ulertzeko lagungarria da, baita estrategien ikaskuntza eta errealitatearen ikuspegi globala eskuratzeko ere.
- Espazio-denboraren aldagarriak manipulatu eta moldatzeko aproposa da, zerbaitek eduki dezakeen ondorioa azkartuz, adibidez.
- Bizipen zuzena edukitzea ezinezkoa izango litzatekeen tokiren batean kokatzeko aukera ematen digu.
3. Errepresentazioa
Identitate ezberdinak hartzeko
gaitasuna. Nerabeek askotan beraien buruei zer diren edo zertara iritsi
daitezkeen bezalako galderak egiten dizkiete, baina IKT-ek mundu birtualak edo
simulazioen bitartez, besteak beste, rol berriak sortzeko aukera ematen dute,
honek beraien identitate propio sortzen laguntzen dielarik.
4. Jabetzea
Komunikabideen edukiak
berrinterpretatu eta birnahasteko gaitasuna. Honek, mezu pertsonalak sortu eta
komunikatzeko Internetek dituen baliabide zabalak aprobetxatzea eskatzen du.
Alfabetizazio mediatikoa,
komunikabideetako irudiak ulertu, aztertu eta desegiteko gaitasuna da, bere
helburua ikasleei gizarte digital batean beharrezkoa duten hizkeran
komunikatzeko gaitasuna izanik.
5. Zeregin anitzak
Ingurunea bere konplexutasunean
aztertzea eta alderdi esanguratsuetan arreta jartzeko gaitasuna da. Honek,
inguratzen gaituen gehiegizko informazioaren aurrean kontrola eduki eta
erantzun bat emateko metodoa eskatzen du.
6. Pentsamendu antolatua
Gaitasun mentalak hedatzen
dituzten tresnen bitartez, modu esanguratsu batean elkarri eragiteko gaitasuna
da. Gure jarrera munduarekiko elkar eraginen ondorio da, askotan, pentsatzeko
eta arazoak konpontzeko gure testuinguruan oinarritzen garelarik. IKT-ak
garrantzitsutzat jotzen dugun informazio guztia gordetzen dute, konturatu gabe
hauek ere gure pentsamenduan eraginez.
7. Taldeko adimena
Helburu berdina daukaten
pertsonekin ezagutzak edo informazioak konparatu eta gehitzeko gaitasuna da.
Alfabetizazioa taldeko parte-hartzera banakako adierazpenera baino zuzenduago
dago, horrela Wikipedia bezalako entziklopediak sortzeko aukera emanez.
8. Epaiketa
Informazio iturri ezberdinen
fidagarritasuna eta sinesgarritasuna ebaluatzeko gaitasuna. Konpetentzia honen
garapena beharrezkoa da ikasleak baliozko eta fidagarria den sareko informazioa
aukeratzeko, eta honen gainean ezagutzak sortu ahal izateko.
9. Sareak zeharkatzen dituen
nabigazioa
Komunikabide ezberdinen bitartez
istorio eta informazioa jarraitzeko gaitasuna. Alfabetizazio berriak
komunikabide ezberdinetan pentsatzea eskatzen du, eta komunikabidea (liburu
ordenagailu, etab.) eta hizkera (testuala, ikus-entzunezkoa, etab.) bakoitzak konpetentzia
ezberdinak garatzen dituztela kontuan harturik, irakaskuntza-ikaskuntza
prozesuan zenbat eta gehiago aktibatu, orduan eta gehiago aktibatuko dira
ikasleriarengan.
10. Sareko lana
Informazioa
bilatu, laburtu eta hedatzeko gaitasuna. Komunikaziorako hizkera eta tresna
berriak ditugunez, edukiak hauei moldatu beharra dute. Material berri hauek
sarean banaturiko euskarri elkarreragile batzuetan egongo dira, eta beraz,
irakasleak bere ikasleentzat aproposen diren baliabide didaktikoak aukeratzeko
gaitasuna garatu beharko du.
11. Negoziaketa
Komunitate ezberdinetan zehar
bidaiatzeko gaitasuna, betiere ikuspuntu anitzak hauteman eta errespetatzen eta
aldizkako arauak ulertzen eta jarraitzen diren bitartean.