3. Gaia: LANKIDETZA IKASKUNTZA


De lo sólido a lo líquido: las nuevas alfabetizaciones ante los cambios culturales de la Web 2.0 (Solidotik likidora: Web 2.0-ko alfabetizazio berriak aldaketa kulturalen aurrean)


1.       KULTURA SOLIDOTIK INFORMAZIO LIKIDORA

Solidoa eta likidoari buruz hitz egitea metafora bat erabiltzea da, IKTen presentziak eragindako aldaketa soziokulturalak ezaugarrituz. Metaforak dio, gaur egungo kultura digitala likidoa dela, ezagutzen eta prestakuntzen ekoizpen ezegonkorra, uneoro aldatzen eta transformatzen ari dena, garatutako ekoizpen kulturalari kontrajarriz, non egonkortasuna gailentzen zen. 

Internetak, eta batez ere Web 2.0-ak, XX. mendean zehar sorturiko objektu kulturalak (diskoak, argazkiak, etab.) desagertzen egotea suposatu dute, interneta eta telefono mugikorra bezalako gailuek gure izatea alderdi askotan aldatzen ari diren bitartean (komunikazioan, aisialdian, etab.). Beraz, digitala likidoa da, kultura solidotik desberdintzen dena, hortaz, ikaskuntza eta alfabetizazio ikuspegi eta eredu berriak behar ditu.
  
2.       WEB 2.0: INFORMAZIO LIKIDOA GURE IZATEAREKIN EGIN DA

Web 2.0-a kulturaren ekoizpen, kontsumo eta hedatzearen 6 dimentsiotan ezaugarritu dezakegu, denak aldi berean eman, gurutzatu eta paraleloki garatzen direnak:

  •  Web 2.0-a informazioa biltzen duen biltegi erraldoia da: LIBURUTEGI UNIBETSALA
Gehiegizko datuak informazio asetze edo intoxikazioa dakar, askotan subjektu askori inguratzen dien errealitatea nahasi edo ulertezin moduan ikustera eramaten dioena. Hau da, informazioa lortzeko baliabide eta euskarriak ditugu, baina gehiegizko informazioak hau prozesatzea mugatzen digu, askotan, informazio hori ezagutza bihurtu ezinik. Hau izango litzateke alfabetizazio digitalaren helburu garrantzitsuenetako bat. 

  • Web 2.0-a produktu eta zerbitzuen merkatu digitala da: MUNDU MAILAKO MERKATUA
Gaur egun, informazioa sektore ekonomiko garrantzitsuen lehengaia da, kapitalismo digitala. Denok ezagutzen ditugun on-line salerosketak, internet bidezko komunikazioa, etab. herrialdeen aberaste estrategiak dira. Enpresa hauek alfabetizatutako langileak behar dituzte, baina bezeroa ere alfabetizatuta egotea oso garrantzitsua da, modu arduratsu batean kontsumitu eta beraien eskubide eta jarduteko erak ezagutzeko.

  •  Web 2.0-a zatitutako piezek osaturiko puzzle bat da: LOTURA HIPERTEXTUALA
Web 2.0-ko kultura zatituta dago, hartzaile bakoitza informazioa modu bakanean iritsiz, baina era berean elkarren artean loturik, beraien kontsumo azkarrerako. Horregatik, objektu kultural bakoitza (abesti bat, ohar bat, etab.) egileak ezarri ez duen beste testuinguru batean ulertua izan daiteke, beste esanahi bat sortuz. 

Sare sozialetako mezu gehienak motzak eta espontaneoak direnez, alfabetizazioak hizkera ezberdinak erabiltzeko konpetentziak garatu beharko ditu. 

  •   Web 2.0-a komunikazio leku publiko bezala: SARE SOZIALA
Askok  Web 2.0-a sare sozial bezala ikusten dute, uneoro beste erabiltzaile batzuekin kontaktuan egoteko eta informazioa partekatzeko aukera ematen digulako. Hauek komunikaziorako eta aisialdirako erabiltzeaz gain, prestakuntza, irakaskuntza, etab.-erako ere balio dute. Horregatik, alfabetizazioak subjektuak komunitate birtualetan sozializatzeko prestatu behar ditu. 

  • Web 2.0-a handituz doan MULTIMENDIA ETA IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIO adierazleen lurraldea da
Gaur egun, internet ez da soilik dokumentuak eta testuak dituen ziberespazioa, geroz eta pelikula, irudi, etab. gehiago daude. Hortaz, alfabetizazioak kontsumitzaileen eta igorleen prestakuntza beharrezkotzat du, multimedia formatuan adierazteko eta ikus-entzunezko hizkeran. 

  • Web 2.0-a gizakien bizipenerako ekosistema artifizial bat da: INGURUNE BIRTUAL INTERAKTIBOAK
Internetek ekosistema artifizial bat sortzeko aukera ematen du, esperientzia sentsorialak edukitzea ahalbidetzen duena. Artifizialki eraikitako mundu hauek zure burua irudikatzen duen pertsonai bat sortzeko aukera emateaz gain, emozio komunikatiboak eta elkarrekintza sozialak bizitzeko aukera ematen digu. Honek alfabetizazio zehatz bat behar du.

Hau  guztia dela eta digitala likidoa dela esan dezakegu, beraz, XXI. mendeko herritarrek alfabetizazio berriak behar dituzte, ziberespazioko subjektu autonomo, kritiko eta kultua izateko.

3.       ALFABETIZAZIO BERRIAK WEB 2.0-KO KULTURAREN HERRITARRENTZAT

Bideokonferentziak, internet edo telefono mugikorren bidez idatzitako mezu edo korreoak, etab., paperezko dokumentuen bidezko idatzi eta irakurtzeko komunikaziotik asko ezberdintzen dira. Beraz, herritarren prestakuntza demokratikorako ikuspegia eta ikuspegi askatzailea kontuan hartzen dituen kultura digitalerako alfabetizazioaren teoria prestatu nahi dute.

Argi dago teknologia digitaleko alfabetizazioa hardwarea eta softwarea maneiatzen jakitea baina prozesu konplexuagoa dela, datu eta informazioaren bilaketa, analisi, hautaketa eta komunikazioarekin lotura daukaten konpetentziak bildu behar dituztela, informazioa ezagutza bihurtzeko.

KULTURA DIGITALAREN ALFABETIZAZIOAK DAKARTZAN KONPETENTZIAK:

·         Konpetentzia instrumentala: Hardwarearen (informatikako gailu ezberdinak muntatu, instalatu eta erabiltzen jakitea) eta softwarearen (aplikazioak, internetako nabigatzaileak, etab.) erabilerarako gaitasuna.

  • Konpetentzia kognitibo-intelektuala: Informazioa erabiltzen jakitea, informazioa lortzeko, esanahia emateko, kritikoki aztertzeko eta pertsonalki berreraikitzeko.
  • Giza komunikazioaren konpetentzia: Testu mota ezberdinak (ikus-entzunezkoak, hipertextualak, etab.) sortu eta zabaltzeko eta teknologien bitartez subjektu ezberdinekin komunikatzeko gaitasuna. Gainera, jarrera arau batzuk lortu eta garatzearekin dator.
  •  Konpetentzia axiologiakoa: IKT-ak gizarte ikuspuntutik neutralak ez direla kontuan hartzea, testuinguru politiko eta kulturalak eragiten duela. Hortaz aparte, balio etiko eta demokratikoak eskuratzea, IKT-en gizarte erabilerak negatiboak izan ez daitezen.
  •  Konpetentzia emozionala: Testuinguru digitalak (sare sozialen bidezko komunikazioa, bideo-jokoak, etab.) eragindako emozioak biltzen ditu. Beraz, dimentsio honen alfabetizazioak emozioen kontrolaren ikaskuntzan eta enpatiaren garapenean lan egin beharko luke.

4.       ONDORIOA
 
Laburbilduz, alfabetizazioa software sozialeko tresnak (blogak, sareak, etab.) erabiltzen jakitea baina konplexuagoa da, autonomoa, kultu eta demokratikoa den identitate digital bat sortzen lagundu behar du. Hezkuntza formalak (adb.: eskola) eta informalak (adb.: liburutegia) teknologia erabiltzeko aukera berdintasunez eskaintzeaz gain, herritarrak prestatu edo alfabetizatu beharko lituzke subjektu kultu, arduratsu eta kritikoak izan daitezen.

Web 2.0. Educadores en la Red (Web 2.0. Sareko hezitzaileak)


Teknologiak etengabe aldatzeko eta eguneratzeko gaitasuna dauka. Azken urteotan izandako aldaketak, gizartearen eta kulturaren ohiturak aldatu ditu, adibidez, telefono mugikorrak eta interneten bitartez. 

Internetek berarekin batera bere hiztegi eta web mota berri baten erabiltzaileak dakartza, Web2.0 deritzona, eta ireki eta parte hartzaileagoa dena.

1.       WEB 2.0

Web 2.0 adierazpenaren egiletasuna Tim O´Relly eta  Dale Doughtery-ri  egozten zaie, teknologiaren eztanda eta momentu horretan sareak bizi zuen egoera aztertzen zuten bitartean sorturikoa. Beraien ustetan sarea inoiz baino garrantzitsuagoa zen, eta ez askorentzat bezala marketin edo modaren ondorio.

Beraz, Web 2.0-a sare tradizionalari kontrajartzen zaion kontzeptua da, ez produktua. Beste era batera esanda, Interneten erabilera berriekin loturiko diseinua, zeina modu pertsonalago, parte hartzaileago eta kolaboratzaileago batean ematen den. Aurreko sarea, hau da, Web 1.0.a ezaugarritzen duten bereizgarriak ondorengoak dira:

  • Web orrialde estatikoak, edukien berritze gutxirekin
  • Elkar eragin gutxiko edukiak
  • Web orrialdeak sortu eta mantentzeko zailtasuna, modu honetan gutxi batzuk besterik ezingo dute Interneta editatu
Interneteko toki asko komunikazio sareen ezaugarriak hartzen hasi dira, horrela “irakurketa sare” batetik “irakurketa eta idazketa sarea” sortuz. Hau da, denborarekin edukiak irakurtzeaz gain hauek idatzi ditzakegu, horrela informazio gehiagorekin kontaktuan jarriz eta Web 1.0ren paradigma aldatuz.

Beraz, esan bezala, sarea aldatzen ari da, informazioa hedatzeko eta kontsumitzeko bitartekaria izatetik, ezagutzak sortu, hedatu, birnahasi, berrerabili, etab. egiten duen plataforman bihurtuz.

2.       WEB 2.0-AREN EZAUGARRIAK

2.1.  Web-a plataforma moduan
 
Web 2.0a laneko plataforma da, bere aplikazioak feedback zuzena eskaintzen digute, interaktiboak izanik. Hortaz aparte, hurrengo ezaugarriak eduki behar ditu:

  • Web 2.0 aplikazioak dinamikoak izan behar dute, non edukia automatikoki eguneratzen den.
  • Web 2.0 aplikazioak elkarlanekoak izan behar dira, informazioa iturri ezberdinetatik jasotzeko gai. Hori erabiltzaileak zuzenean sortutako informazioa gehituz, pertsona ezberdinen arteko interakzioa onartuz.
  • Web 2.0 aplikazioak errazak izan behar dira.

2.2.  Programazioa eta osaera arindu

Web 2.0a ez da teknologien azkeneko garapen edo programazioan oinarritzen, jadanik existitzen diren teknologiak biltzen ditu, lana gidatzen duen jarrera berriarekin erlazionatzen den “Aha!” batez lagunduta. Hau Garret-engatik jarri zen ikusgai 2005. urtean, “Ajax: A New Approach to Web Applications” deiturikoa, zeina aplikazio interaktiboak sortzeko sareen garapenerako teknika bat den. Hauek erabiltzaileen nabigatzailean burutzen dira, zerbitzaileekiko komunikazioa bigarren mailako plano batean utziz. Horrela, orrialdean aldaketak egiteko aukera emanez, honen elkarlana, azkartasuna eta erraztasuna handituz.   

Web 2.0ren eraikitze etapa garrantzitsuenetako bat etiketatze edo markatzaileenganako trantsizioa da, zeinak ezarritako edukiak zehaztasunez deskribatzen dituzten. Hauen bidez, diseinatzaileek estilo ezberdinak ezartzen dizkiete web orrialdeei. Beraz, honek informatika espezialistak ez garenoi edukiak eta diseinuak banatzeko aukera ematen dugu. 

Pentsamolde aldaketa honen joera garrantzitsuenetako bat softwarea diseinatu eta sortzeko era da. Helburua aplikazioen datuak trukatzean datza, adibidez, You tubeko bideo bat blogean txertatzea. Interoperabilitatea, beraz, estandar irekiak eskuratzearekin lortzen da (adb.: Windows), horrela erabiltzaileari aplikazio guztien artean interoperizatzeko aukera emanez. 

Hau guztiak gailu bakar batera mugaturiko softwarearen bukaera argi uzten digu, ordenagailua ez baita interneteko aplikazioetara jotzeko gailu bakarra, gaur egun, gailu mugikorrek dituzten aplikazioak baitaude.  

2.3.  Softwarea zerbitzu moduan 

Web 2.0a zerbitzuen sarea da, non nabigatzaile bat nahikoa den sartzeko. Honen barruan 2 fenomeno ezberdin aurkitu ditzakegu:

  • Google dokumentuak eta kalkulu orriak bezalako aplikazioek, web orrialde batean kalkulu orrialdeak eta testu dokumentuak sortzeko aukera ematen digute. Horrela dokumentua beste pertsona batzuekin, modu erraz batean elkar banatu eta hauek edozein ordenagailutik eskuratzeko aukera emanez.
  • Erabiltzaileak sorturiko edukiak biltzen dituzten lekuak, hauek beraien argazkiak, bideoak, etab. utzi ditzakete.
Horrela, e-Consultant-eko web orrialdean ikus dezakegun moduan 50 maila ezberdinetan (blog zerbitzuak, bideo zerbitzuak, etab.) bana daitezkeen Web 2.0ko 1.200 aplikazio baino gehiago daude. 

Hauek dohaineko aplikazioak dira, korreo elektronikoaren bidez identifikatuz zerbitzuan alta emateko eta aplikazioan espazio pertsonala edukitzeko aukera ematen digutenak, zerbitzu bereko beste erabiltzaile batzuekin elkarlana aritzeko aukerak erraztuz.

Zerbitzu eta aplikazioan arteko interoperabilitatea eskatzen duenez, erabiltzaileari mesede egiten dio.

2.4.  Taldeko adimenaz baliatzea

Google-ek bilaketaren emaitzak lista batean ezartzen ditu, eskaintzen dizkigun orrialdeak aipatzen dituzten kanpoko linkak kontuan hartuz. Beste erabiltzaile askok orrialde zehatz batzuetara linkak egin badituzte, web orrialde horiek baliotsuak izateko aukera asko dituzte. Honen adibide moduan Wikipedia aipatu dezakegu, jendearen ekarpenengatik etengabe sortu eta eguneratzen den onlineko entziklopedia.   

2.5.  Denok argitaratu dezakegu: erabiltzailea protagonista moduan
 
Interneten edukiak sortzeko mugak desegin dira (adb.: blogak). Autore askok aldaketa honi “irakurketa sare”tik “irakurketa eta idazkera sare”ko trantsizio deitu diote. Hau aurrera eramateko, tresna teknologiko indartsu eta maneiatzeko errazak behar ditugu, horrela, gaur egun, ahalegin eta ezagutza teknikarik gabe interneten publikatzeko aukera dugu. Adibidez: blog, wiki, argazki, bideo eta podcasts-ak.

2.6.  Edukien kudeaketa 

Web 2.0ak norberak edukiak sortzeko erraztasuna ematen digu, horrela informazio askorekin kontaktuan jarriz. Baina, informazio guzti hori kudeatzeko tresna batzuk behar ditugu, zeinak interesatzen zaizkigun edukietara iristeko  edo informazioa klasifikatzeko modua edo hauek hedatu eta konektatzeko erak aldatzen dituztenak. Horrelako tresnak edukiz gero, jendea prest egongo litzateke edukiak sortu, hedatu eta klasifikatzeko.

Beraz, gaur egungo errealitatea eta paradigma honi boterea ematen dioena interkonektibitatea eta interkeintzak dira, “post”ak, hau da, mezu txikia, artikuluak, mikroezgutzak, dozenaka domeinuen bitartez banatu daitezkeenak, eta ez orrialdeak.

Hortaz aparte, loturak internet bidezko komunikazio idatzian ezarritako ideiak eta testuak argitu eta aberasteko funtzioa duten. Irakurleak blogetako testuak irakurtzerako orduan bizipen aberasgarri bat izan dezan, kontextualizazio tresnak erabiltzen ditugu, argazkiak, bideoak, etab.

De Vicentek  (2005) esan zuen bezala: “Datuen kantitatea hain handia izaten hasi da, non ez duten ezertarako balio, hauei maila eta esanahi bat ematen dieten beste batzuk ez badituzte. Erabiltzaileei informazioa elkarlanean sailkatzeko tresnak egokitzearen estrategiari FOLKOSONOMIA deritzo, eta ezagunenak tags eta etiketak.

Horregatik, sarea kudeatzeko modu berri honetan folkosomiak eta markatzaile sozialak beharrezko tresnak dira. Markatzaile sozialen sistema batean, erabilgarriak kontsideratzen dituzten internetako baliabideak gordetzen dituzte etiketa edo tag-en bitartez antolatzen dugun lista batean, publikoki edo pribatuki sartzeko aukera ematen duena. 

Baliabide hauei folksomia deitzen diegu eta etiketen bitartez, erabiltzaileen interesen araberako  mailetan antolaturik daude.

Etiketen oinarrizko bi funtzioak ondorengoak dira:
  • Bakoitzaren informazioa antolatzea: Orrialde horretan gehien eta gutxien erabilitako gaien inguruko informazioa ematen digu. Horrela, neurri handiena dutenak blog horretan erabilienak izan direla adieraziz.
  • Beste erabiltzaile batzuk sorturiko eta interesgarria iruditzen zaigun informazioa antolatzea: Hau egiteko markatzaile sozial bezala ezaguturiko tresnak daude,adibidez, Delicious esploratzailearen “favoritos” aukera ordezkatzen duena. Hau ordenagailu ezberdinetatik kontsultatu eta partekatu daiteke .
“Beraz, honen filosofia erraza da eta ondorengo esaldian labur genezake: informazioak hartzailea bilatzen du, ez da hartzailea informazioaren bila doana”. Serrano, Román y Cabero (2005)

3.       Sareko hezitzaileak
 
Egunetik egunera, web 2.0ak sarean daukan eragina handituz doa. Mugimendu hau osatzen duten ideia, prozedura eta ezaugarrietatik, hezkuntzaren ikuspuntutik interesgarriena ondorengoa da: Interneten publikatzeko aukeraren demokratizazioa, hau da, Internet irakurketarako tokia izatetik, irakurketa eta idazkerarako tokira izatera pasatzearen aldaketa. 

Hau ikusirik, esan dezakegu, web 2.0ak hezkuntzari egindako ekarpenak ondorengoak direla:

1.       Edukien ekoizpen indibiduala; hau da, irakasle eta ikasleei ezagutzen sortzaile aktiboen rola sustatzea
2.       Komunitatearen boterea aprobetxatzea: ezagutzak partekatuz, beste erabiltzaile batzuekin eta batzuetaz ikastea
3.       Web 2.0 zerbitzuen arkitektura parte hartzailearen aprobetxamendua
4.       Ezagutza teknikon beharrik gabe tresna errazen erabilera
5.       Irekitzea: estandar irekiekin lan egitea. Software librearen eta eduki irekien erabilera eta datuak birnahastu
6.       Sare efektua. Lan indibidualetik berdinen arteko kooperaziora


La web 2.0 en escena

 1.    SARRERA

Gaur egun biziki ezagunak diren www siglek informazioa eta ezagutza elkarbanatzea ahalbidetzen duten tresnak dira. Begi bistakoa da, WEB 2.0ren garapenak informatika maila igo duela, lankidetza  eta zibernauten arteko harremanean. Honek, online-eko parte hartzea ahalbidetzen du, non erabiltzaileak laguntzeko aplikazioak erabiltzen ahal dituen espazio birtualetatik nabegatzeko eta behar dutena topatzeko: audioak, bideoak, animazioak, irudiak, sare sozialak, etb. 

“Zergatik hain popularrak dira lan tresna horiek? Nola lortzen dute gaur egungo arrakasta?” Erantzuna haien erabileran, egiten uzten duenan, aurkitzen da. Gutti erabiltzen dakien bat, informaziora heltzeko, aukeratzeko et antolatzeko gai da bere interesen arabera, baita edukiak publikatzeko ere, beti ere, zentzu bat emanez.

2.    WEB 2.0ren HISTORIA LABURRA

1999an, DiNucci-k WEB 2.0 hitza sortu zuen. Azken honek, baieztatu zuen gaur egun ezagutzen dugun web-a nabigatzaile bateko pantailan dena da, gehienetan pantaila estatiko multzo bat, soilik etorkizunean etorriko den web-aren “enbrioia”. Informazio eta ezagutzaren garraiotzat jotzen da, zeinaren elkarregile den. Hala ere, MediaLive enpresak WEB 2.0ri buruzko lehen konferentzia eman zuenetik 2005ean, kontzeptua ezaguna bilakatu da. Bertan, web-a plataforma gisa deginitu zuen Battelle y O’Reilly-k, non zerbitzuak eta aplikazioak online ibiltzen diren; horrek programen deskargatzea eta instalazioa suposatzen du erabiltzaileen partetik (Office adibidez). Bestalde, 1.0 eta 2.0 aplikazioen artean desberdinak aurki ditzazkegu, adibidez Netscape eta Google. Netscapte enpresak lehen nabigatzaileak garatu zituen: Netscapte Navigator, idazteko aplikazio bat zen. Google-ek aldiz, ez zuen produktu bat garatu, baizik eta zerbitzu bat non datuak bilatzen ahal ziren. Laburbilduz, web 2.0 zibernautei nehoiz ezagutu ez den eskala batean kolaboratzea eta harremantzea ahalbidetzen duen komunitatea da.

3.    WEBaren EZAUGARRIAK


  •  Bistaratze ereduak
Web 1.0-n hitz gakoa nabigatzailea zen, WEB 2.0-n RSS irakurlea (lector RRS). Azken honen alde ona, gure ordez informazioa bilatu eta sailkatzen duela da, nabigatzaileak erabiltzailearen akzioa behar duelarik. Informaziorako sarbide berri hori “Sindicación de Contenidos” deitzen da. Hau da, edukien banaketa masiboa da, feed artxiboari esker burutzen dena. 

 




  • Editoreak
Informazioak atzituz gain, erabiltzaileak blogak idazten, argazkiak ateratzen, bideoak grabatzen ditu, elkarbanatuz, komentatuz eta sailkatuz. Web 1.0-n editoreak “webmasters”-ak dira eta web 2.0-n erabiltze guziak izan daitezke. Gizabanakoen parte hartze aktiboak sarean diren zerbitzu berri guziak ondorioztatzen ditu, horien arte software soziala.

  • Arkitektura
“Web zerbitzuek” erabiltzaileari Internet bitartez aplikazio batera iristea ahalbidetzen dute. Aplikazioak arrakastatsuak dira nabigatzailearen praktikoaren arabera, baina bereziki errextasunaren arabera, hau da, ordenagailuetan software-ik ez deskargatu behar izanaz. Urririk diren aplikazioak (webmails, weblogs, lineako dendak, etb) “plataforma gisako web-ak” izendatzen dira, eta edozeinek erabiltzen ahal ditu.

  • Protagonistak
Web 2.0-n erabiltzaile guziak protagonistak dira, edukiak elkarbanatzen eta sortzen ahal dituzte, web 1.0-n, ezagutza handiko gizabanakoak zirelarik. Horrek suposatzen du erabiltzea protagonista delarik sarean eragina izango duela.

  • Egoera
Web 1.0-n egoera estatikoa zen, aldiz web 2.0-n dinamikoa. Web dinamikoak antolatuak eta zerbitzu aplikazioetan oinarrituak dira, erabiltzaileari komunikazio funtzio ireki bat eskeinirik. Modu horretan, erabiltzaileak lan tresna berriak ditu Internet erabiltzerakoan, non testuak, irudiak, bideoak, soinuak, era desberdin askotara interkonektatuak diren, kontu berdin batekin kudeatu daitezkeen. Ondorioz, anitzez errezagoa da web kontsumitzaile zein sortzaile bilakatzea.

  • Edukiaren unitate minimoa
Web 1.0-n, eduki unitate minimoa web orrialdea zen non administratzaileak soilik kudeatzen ahal zuen. Web 2.0-n aldiz, eduki unitate minimoa artikulua, post, edo mezua da, erabiltzaileak eduki bat aldatzen duen aldi oro, komentario, iritzi edo mezu bat idatziz, edukia lekuz aldatzen ari da. Gaur egun gehien erabilia den baliabide bat da online komunikazioa.

  • Erak
Era aipatzen dugularik, editatzeko eta publikatzeko moduaz ari gara. Web 1.0-n modua idazketa zen baina web 2.0-n elkarbanatutako idazketa: edozein erabiltzailek edozer alda, sortu, garatu, zuzendu, hobetu dezake. Adibidez Wikipedia. 

            Web 2.0-n aurkitzen diren lankidetza erak:

§  Zeharreko lankidetza: hemen lankidetza zeharkakoa da, adibidez, Google Page Ranken erabiltzaile bakoitzak klik bat egiten duen aldi oro leku bisitatuenen algoritmo bat sortzen da, helburu pertsonalik ukan gabe.

§  Lankidetza instrumentala: erabakitako jarduera batean datza zeinak finkatutako helburu  bat duen, adibidez, informazioa bilatu eta aurkitzea bezala. Adibide on bat Wiki baten sortzea da, baina parte hartzaileak argi ukan behar du zein den bere rol eta lana.

§  Lankidetzarako/ren helburu eta baliabideak: hemen lankidetzak jardueraren bukaerari egiten dio erreferentzia. Sare sozialak kasu argienak dira. Beraz, ezagutza elkarbanatuko da, “kapital soziala”sortu arte: erabiltzaileen arteko lankidetzaren etekinak.

4.    Web 2.0ren funtzionamendu teknikoa

Web 2.0-k 3 elementu tekniko batzen ditu: bezero-zerbitzari software-aren gaitasuna, edukien batzea eta sarearen protokoloak. Bestalde, nabigatzaileek pug-ins edo formatu ezberdinak “jasateko” luzapen (extensiones) egokiak behar dituzte, ezaugarri teknikoez gain (adibidez youtubek flash player behar du funtzionatzeko edo educativa jclic programak java). Horrez gain, web 2.0-k edukiak sortzeko, mantentzeko eta hedatzeko baliabideak eskeini behar ditu. 

Elementu tekniko esanguratsuenak hauek dira: bilaketak, estekak, egiletasuna, etiketak, luzapenak (extensiones), alertak.


Web 2.0 funtzionamendua honako arkituran oinarritzen da:

  • Informazioaren eskuragarritasuna: erabiltzaile guzien eskura izan behar du informazioak, horretarako, errexki nabigagarriak diren inguruak garatuko dira.
  • Pertsonalizazioa: erabiltzaileak guneak eskuragarri izan behar ditu bere behar eta lehentasunen arabera.
  • Moldakortasuna: edozein nabigatzaile, berria izan arren, eskuragarria izan behar da formatua edozein izanik ere.
  • Multimedia teknologia
  • Lankidetza: lan kooperatzailea egiteko lan tresnak eskeintzea, baita informazioa nahiz ezagutza trukatzeko ere.

5.    Web 3.0runtz?

Web 3.0ren ezaugarrien keinuak:


  • Zabaltze-bateragarritasuna: sistemen bateragarritasuna eginen litzaioke erreferentzia, hau da, protokoloen, datuen formatuen, softwarak eta lan tresna berrien garapenaren plataformak batuz.
  • Interoperabilitatea”: bateragarria izan zedin, aplikazioak edozein diapositibotan (ordenagailu, mugikor, Ipad, Tablet, etb.) ibiltzea beharrezkoa da. Hala ere, Web 2.0-n facebook edo twitter bezalako aplikazioek edozein diapositibotan funtzionatzen dute.
  • WEB 3D: web 3.0a hiru dimentsioko eredu batetik bistaratuko da, Second Life estiloko zerbitzuen garapenen bitartez. Horrek, erabiltzaileei sortutako mundo birtuala exploratzea, harreman sozialak eraikitzea eta jarduera desberdinetan parte hartzea ahalbidetuko du.
  • Informazioaren kontrola: erabiltzaileei lagunduko lioke informazioa bilatzeko eta aurkitzeko momentuan zehatzago izaten.
  • Web semantika: edukiei erranahi gehitzean datza, metadatuen formatuan (edukia, erranahia eta datuen harremana deskribatzen duena), sarean den informazioa hobeto ulertua izan dadin.

6.    Web 2.0: gogoeta kritiko bat


Batzuen arabera, web 2.0 ez da Interneten era berri bat, baizik eta web 1.0n garatutako kontzeptual eta teknikoen hobetze bat. Adibidez AMAZON, 1995tik internetetik liburuak, musika, etb erostea ahalbidetzen duelako. Horrez gain, kritika “larriena” inpaktu soziala litzateke, Keen-en arabera, nartzisismo digitalari kultu bat sortu delako. Zentzu horretan, erabiltzaile guzientzat interneten dagoen informazio guzia baliozkoa da, hala ez delarik.

Edukiak sortu, aldatu eta elkarbanatu ahal izateak ikaskuntzaren prozesuan autonomia garatzen du, baina aldi berean, egia eta gezurra dena desberdintzen jakitea zaildua da. Zentzu horretan, gaur egungo irakaslegoak paper garrantzitsua jokatzen du honen ikaskuntzan : irakaslegoaren rol berria aipatzen ari gara.



 

 

 

 

 

Recursos educativos da TIC de información, colaboración y aprendizaje






We 2.0 y herramientas en red para Educación Infantil y Primaria



I.                    SARRERA

1.1.Testuinguru eta teknologiako alderdiak
Tim Berners-Lee-k World Wide Web sortzearekin batera sareko sarbidea sinplifikatu eta gaur egungo komunikazio garapenaren oinarriak ezarri zituen ondorengo arrazoiengatik:

1)      Dohaineko sarbidea duen teknologia bezala zabaldu zen

2)      Kudeatze sistema zentralizatu eta informazioa partekatu eta trukatzen duen komunikazio tresna bezala sortu zen

3)      Lehen nabigatzailearen sortzearekin eta HTML programazio hizkuntzaren ondorioz sorturiko sare eskuragarria

Honen bitartez informazio masiboaren produkzioaren ondorioz markaturiko etapa bat hasi zen, inoiz baino indibidualizazio eta pribatutasun gehiagorekin. Beraz, hau lehenengo komunitate birtualen sorkuntzaren eta ezagutzaren produkzio aktiboaren garaia da, nahiz eta informazio eta aplikazioen sortze eta produkzio hau ez egon guztien eskura.

Puntu com enpresen boom-a eta ondoren 2000. urtearen hasieran eman zen beherakada agerian utzi zituen sarearen ahultasun eta indar puntuak. Honen ondorioz, sareko informazioaren eskuratze, sortze eta produkzioa denen eskuan geratu zen, eta horregatik, ezagutzen da etapa hau ondorengoa bezala: Ezagutza libre, parte hartzaile eta  Web 2.0.

Ondoren azalduko ditudan Web 1.0 eta Web 2.0-ren arteko desberdintasuna, teknologikoa baino komunikatiboagoa da. 

1.1.1.     Web1.0-a edo sareko garapen komunikatiboaren lehen fasea

Sarearen lehenengo urratsak 60. hamarkadan eman ziren lehenengo nabigatzaileen garapenarekin batera, baina urratsik handiena 90. hamarkadan eman zen WWW-aren sortzearekin batera. Baina, Web honek eskuratutako informazioa kontrolatzeko aukera ematen zuen arren, ez zuen onartzen informazioaren aldaketarik, eta hortaz, ezagutzaren elkar eraikuntza. Hortaz gai, Web 1.0-a informazioaren irakurketa eta eskuratze sarea kontsideratzen zen, norberak sarean publikaturiko informazioa bere egiteko gaitasuna eskatzen zuena. 

1.1.2.     Web 2.0-a edo sareko garapen komunikatiboaren bigarren fasea

Irakurketa eta idazketarako sare berri hau, O´Really-k (2005) Web 2.0 bezala izendatu zuen, sare komunikatiboari aldaketak eta aurrerapenak eskainiz, erabiltzaileen arteko parte hartze handiago bat onartuz. Hortaz, wiki (elkarlaneko tresnak), blogak (gehiegizko informazioaren aldaketa) eta sare sozialak (komunikazio tresnak) bezalako tresnen bitartez Web 2.0-a pertsonen sarea, datuen saretik desberdintzen ahalbidetzen digute.  

II.                    SAREKO BALIABIDEEN SAILKAPENA

Irakaslearen eginbeharra  ikasleen gaitasunekin, garatu beharreko konpetentziekin eta erabiliko diren metodologia eta estrategien araberako egoera didaktiko bat sortzea izanik, Web 2.0-ko tresnak biltzen dituzten katalogoak daude. Esagun eta erabiliena Go2Web20 da, baina hau etiketa batzuen arabera antolaturik dago, eta ez irizpide batzuk kontuan hartuz, lana zailtzen duena. 

Zenbait autore desberdinen ekarpenak kontuan hartuz sareko tresna eta zerbitzu desberdinen sailkapena ageri da jarraian, ondorengo irizpideei jarraiki:

2.1.Espazio-denboraren araberako sailkapena

Sailkapen hau egin ahal izateko egoera komunikatibo desberdinak bereizi eta hauen araberako tresna, teknologiak eta baliabideak bereizi behar dira (ondorengo sailkapenean erabiltzen diren terminoak Martin Sanchez-ek (2007b) proposaturikoak dira): 

a)      Komunikazio sinkronikorako tresnak. Solaskideak toki geografiko desberdinetan egongo dira, baina komunikazio tarte bat partekatuko dute, aldibereko mezuen partekatzea baimentzen duena.
b)      Komunikazio kuasi-sinkronikorako tresnak. Une berdinean konektaturiko bi subjektu edo gehiagok, idatzizko kodigoen bitartez sorturiko mezuak banatu eta jasotzea (adb.: chat).
c)      Komunikazio asinkronikorako tresnak. Komunikazioa ematen da nahiz eta subjektuak toki eta denbora berdinean ez egon (adb.: korreo elektronikoa).
d)      Komunikazio para-sinkronikorako tresnak. Toki berdinean (kasu honetan ez da fisikoa izan behar), eta denbora tarte desberdinetan ematen den komunikazioa (adb.: pdf eta e-books).

2.2.Erabilitako sistema sinbolikoaren araberako sailkapena

Ikaskuntza kontestu batean baliabideen integraziorako bi irizpide kontuan hartu behar dira: ikaslearen ezaugarriak (adina, aurre ezagutzak, garapen ebolutiboa, etb) eta erabilitako sistema sinbolikoa. Horren haritik, web baliabideen klasifikazio bat proposatu da. Horien artean, web baliabide textualak eta bisualak bereizi daitezke (Solano y Lopez, 2007). 

a)      Web baliabide textualak: komunikazioa, publikazioa eta informazio bilaketa
1.      Informazio bilketarendako baliabideak: web orrialdeak, komunikabide digitalak, bilatzaileak, etb.
2.      Edukien edizioa eta publikazioa: blogak, wikiak, orrialde editatzaileak, etb.
3.      Komunikaziorako baliabideak: chat delakoa, e-mailak, sare sozialak (haurren adinari ez egokituak)

b)      Web baliabide bisualak: irakurtzen ez dakitenei zuzendutako baliabideak dira non kode sinbolikoa erabiltzen den.
1.      Informazio bilketarendako baliabideak: irudietan oinarritutako web orrialdeak, irudien bilatzaileak, ipuin interaktiboak, Picasa, Youtube, bezalako guneak.
2.      Edukien edizioa eta publikazioa: irudiak sortzeko programak (Paint), bideo muntaketa programak (Kerpoof), haurrei zuzenduriko ofimatika aplikazioak (00o4kids).
3.      Komunikaziorako baliabideak: bideo konferentzia, haurren sare soziala (Kidswirl), taldean marrazteko aplikazioak (flockfraw), etb.


2.3.Erabilera edo hezkuntza funtzioaren araberako sailkapena
Erabilera desberdinak ordenatzen dira: Informazioaren transmisioa, informazio bilketa, informazioa sortu eta editatu, ikasleen parte hartzea eta komunikazioa, ebaluatzek eta motibatzeko instrumentua.
2.3.1      Irakasleen erabilpenerako baliabideen sailkapena
Web 2.0 baliabideak:
Web 2.0 baliabideen erabilerari buruzko katalogoak 21 kategoria desberdin desberdintzen ditu: agregatuak, biltegiratze edo memoria, audioa eta podcast-ak, blogak, bilatzaileak, komunikazioa, online-ko kurtsoak, filtro sozialak, argazkiak, grafikoak eta diagramak, mapak, markatzaile sozialak, mikroblogging-a, musika, online-ko ofimatika, orrialde nagusiak, aurkezpenak, sare sozialak, bideoa eta telebista, wikiak eta irudien trataera.

2.3.2      Ikaskuntzarako tresnak

Jane Hartek 2009an, ikaskuntzarako 10 balibide lsita batean bildu zituen. Hala ere, %70a librea da baina ikaskuntzarako erabilgarrian izan daitezkeen baliabideen oinarri bat ekartzen dute. Horren haritik, Top Tools 2009 osatu zen, non gehien erabilitako 100 baliabideak agertzen diren. Garrantzitsuenak hauek direlarik: twitter, delicious, google, google reader, youtube, google docs, wordpress, slideshare, google bilatzailea,  Mozilla Firefox eta Skype.

a)      Hezkuntza baliabideak: sormena, elkarbanaketa, ikaskuntza segipena (Moodle, Jing, Elgg)
b)      Live Tools : momentuan berean (errealean) bilerak antolatzeko soinu eta irudiekin (Adobade Conect Pro, Dimdim, etb).
c)      Dokumentu eta aurkezpen baliabideak: pdf dokumentuak partekatu, e-Books aurkezpenak, Word edo Open office testuen idazteko, Power point irudiak eta testuak lotzeko, Prezi, Google Docs ideien mapa osatzeko.
d)      Blogak, wikiak eta orrialdeen baliabideak: blogen sorrera (wordpress, blogger, edublog), web orrialdeak (google site, adobe flash, adobe dreamweaver) eta wikiak (PB works, wikispaces, wetpaint)
e)      Irudi, soinu eta bideoen baliabideak: irudiak sortu eta editatu, avatarrak sortu, audio artxiboak, screencast, (Photoshop, Paintshop Pro, Picnik), irudien artxiborako (Picasa, Flickr), audio (Itunes) eta bideorako (Youtube, Teacher Tube), audio editorea (audacity).
f)       Komunikaziorako baliabideak: emailak (gmail, Microsoft Outlook), Skype, sare sozialak
g)      Microblogging: Twitter
h)      Lankidetza baliabideak: egutegi konpartituak, mapa kontzeptualak, noten konpartitzea (Delicious, Google Calendar, Wikipedia, Google Map, FriendFeed, MindMeinster eta Bubbl.us).
i)        Sare sozialak eta kolaboraziorako espazioa: sare publikoak eta pribatuak, espazio sozialak (Facebook, Linkedln, Google Aps, etb).
j)        Produktibitate pertsonalerako baliabideak: Dropbox, Google eta bere nabigatzaileak
k)      Ikaskuntzarako balio duten mugikorrak: iPhone, iTouch, BlackBerry, Android (internet dutenak).
l)        Nabigatzaileak, irakurgailuak eta irakurleak: web gunetik nabigatzeko eta edukien eskuratzeko (Google, Dropbox, etb).