2. Gaia: KONPETENTZIA DIGITALA

 

La competencia digital e informacional en la Escuela

  •  ESKOLAREN BURUHAUSTEA KULTURA DIGITALAREN AURREAN
XXI. mende honetan, gauzak oso azkar eta etengabe aldatzen ari dira. Teknologiarekin ere, berdina gertatzen  ari da. Ondorioz, bai irakasleak baita ikasleak ere teknologia berriak eskolan txertatzearen beharraz ohartu dira.

Orain arte, eskoletan ikaskuntza irakaskuntza prozesua liburu eta fitxen bitartez gauzatzen zen. Aitzitik, teknologia berriak eskolan txertatzearen ondorioz, hauek indarra galtzen hasi dira edo hasiko dira. Izan ere, dagoeneko, liburu edo inprimaki hauen hutsunea nabaria da beste testuinguruetan, hala nola, etxean eta kalean (liburu arrunten ordez ebook-ak, smartphonak..).

Guzti honen ondorioz, hainbat adituk teknologia berriak eskolan txertatzeko beharra ikusten dute, eta honen harira, alfabetizazio mota desberdinak proposatzen dituzte edo hasi dira.

  • ALFABETIZAZIO BERRIAK, IKT ETA ESKOLA: Konpetentzia informazional eta digitalen garapena.
XXI. mendeko kultura multimodala da, hots, adierazi egiten du, ekoizten du eta hedatu egiten da material desberdinen bitartez, (papera, pantaila), teknologia desberdinen bitartez (liburu, telebista, ordenagailu, mugikor, internet, DVD..), eta formatu eta hizkuntza desberdinen erabileraren bitartez (Testu idatziak, grafikoak, ikus-entzunezkoak …). Hau dela eta, duela 20 urte gutxi gora behera, hainbat aditu, kolektibo, erakunde eta hezkuntza aditu, eskolan alfabetizazio mota berriak txertatzeko beharra aldarrikatzen hasi ziren. 

Hainbat adituk, alfabetizazio mota berriak proposatzen hasi dira, hona hemen batzuk:

  • IKUS-ENTZUNEZKO ALFABETIZAZIOA: Helburu nagusia, ikasleak modu kritiko batean ikus-entzunezko testuak sortzea eta hauek aztertzea da.  Eskolan, 80 y 90 hamarkadetan modu inpartzial batean txertatu zen.
  • ALFABETIZAZIO TEKNOLOGIKOA EDO DIGITALA: Alfabetizazio honen helburua, trebetasun desberdinak bereganatzea da, informatika esparru teknologiko desberdinetan erabili ahal izateko: ordenagailu pertsonalak, interneten nabigatzea, sofware eta hardware-a erabiltzen jakitea … Eskolan 90. Hamarkadan pixkanaka txertatzen joan zen, eta egun oraindik dirau.
  • ALFABETIZAZIO INFORMAZIONALA: Alfabetizazio honen helburua, trebetasun desberdinak bereganatzea da, informazioa bilatzen, aukeratzen, aztertzen eta berregiten jakiteko.
  • MULTIALFABETIZAZIOA: Gizarte multimodal batek ikasleak prestatu eta hezi egin behar ditu, egungo gizarteak eskaintzen dizkigun medio eta hizkuntza kulturalak erabiltzeko.



  • KONPETETZIAK INFORMATZEN IKASTEKO, ADIERAZTEN IKASTEKO ETA KOMUNIKATZEN IKASTEKO
 
   

  •  INTERNET, KONSTRUKTIBISMOA ETA HEZKUNTZA BERRIKUNTZA

Irakasleek dituzten hezkuntza erronkak teknologia digitalen nonahikotasunaren aurrean hurrengo ideia hauetan laburbildu daitezke:

a)      Ikasleriak informazio gehiegi du à Gaur egungo ikasleak, aurreko hamarkadetakoekin konparatuta, etengabe informazioa lortzen dute, telebista, internet, zinema, iragarki edota irratiaren bitartez, horrela, gertakizun honek, informazioaren saturazioa sorrarazik. Hau dela eta, eskolaren erronka, ikasleak duten izugarrizko informazioa, hautatzen jakitea, analizatzen eta kontrastatzen irakastea da. Lortutako informazio hori, ezagutza ulergarri eta esanguratsu batean bihurtzeko.
Azken batean, irakasleei irakastea IKT-ek helarazten diguten informazioa erabiltzen jakitea modu zentzudun eta kritiko batean.

b)   Irakasleek onartu behar dute dagoeneko haiek ez direla informazio iturri bakarra. Halaber, teknologia berriak nerabeek helduek baino hobeto ezagutzen eta erabiltzen dituztela à Orain arte, ikasleek informazio gehiena irakaslearengandik edo liburuetatik lortzen zuten. Egun, interneten bitartez, azkar batean, irakasleak eta liburuak esandako kontrastatu dezakete.

c)  Irakasleak informazioa helarazi beharrean, ikasleek teknologia berrien bitartez egiten dituzten ariketak gidatu, antolatu eta berrikusi behar ditu.

d)  Ikuspuntu konstruktibista batetik, ordenagailuen bitartez irakastea eta ez klase magistralak liburuekin. Modu honetan, ikasle guztiak memento berdinean ariketa berdina eta haien ezagupenak handitzen egongo dira.

e) Teknologia berriak erabiltzea, ikaskuntza-irakaskuntza prozesua kolaboratzailea izan dadin eta ez indibidualista. Horrela, ikaskuntza kolaboratiboa izan dadin, bai gelako beste ikasleekin baita geografikoki beste kokapen bat duten pertsonekin, internetaren bitartez.


  • HEZKUNTZA EREDU BERRITZAILE BATEN BILA: DEKALOGOA IKASGELETAN IKT-AK ERABILTZEKO.


1-      Garrantzitsuena beti hezigarria (lo educativo) da eta ez teknologikoa. Irakasle batek IKT-en erabilera planifikatzen duenean, beti kontuan izan behar du ea zer ikasiko duten ikasleek horren bitartez  eta noraino  ikasgelan teknologiaren erabilerak  hobetzen duen ikasgelan ematen ari den ikaskuntza-irakaskuntza prozesu hori.

2-      Irakasleek kontuan izan behar du IKT-ek ez dutela botere magikorik ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan, eta gainera, hauen erabilerak ez duela berrikuntza ekarriko bat-batean. Hots, ikasgelan ordenagailuak erabiltzen dituen irakasle batek ez du esan nahi beste irakasleak baina hobea denik edota horregatik ikasleak motibatuagoak edo interesatuagoak egongo direla ikasteagatik.
 
3-      IKT-ak ikuspegi konstruktibista batetik erabiltzeak aurkikuntzaren bitartez ikaskuntza-irakaskuntza prozesua ahalbidetzen du.

4-       IKT-ak erabili behar dira ikasleek ikasten dutenean hauen bitartez “gauzak egiten”. Musika entzutea, bideoak ikusi, beste pertsonekin komunikatzea, debate birtualak egitea…

5-      IKT-ak erabili behar dira bai indibidualki lana egiteko baita taldean lana egiteko, modu presentzialean nahiz birtualki (internetaren bitartez).

6-      IKT-ak erabiltzen ditugunean argi izan behar dugu, alde batetik, zein helburu eta eduki landu nahi ditugun, eta bestetik, zein konpetentzia ahalbidetu nahi ditugun.
 
7-      Oso garrantzitsua da, ondo antolatuak izatea denbora eta ariketak.

8-      IKT-en erabilera ez du jarduera bakan bat izan behar, hau da, hauen erabilera integratua egon behar da curriculumeko eduki eta helburuekin.

9-      Multialbabetizazioa garatu egin behar da IKT-en erabileraren bitartez.

10-   Multialfabetizazioarerkin lotura duten jarduerak garatu egin behar dira.


 

La alfabetización digital en la formación del profesorado (Irakasleen prestakuntzako alfabetizazio digitala)


Hemen irakasleak bere konpetentzia digitalak garatu eta hobetzeko plan eta ekintzak ageri dira. Horretarako, lehendabizi teknologiak suposa dezaken erronka aipatzen du, eta hortik, irakasleak eduki beharko lituzkeen oinarrizko konpetentziak ateratzen dira, alfabetizazio digitalarekin zerikusia dutenak eta irakasle batek eskuratu beharko lituzkeenak. 

Irakaskuntzaren aldaketa IKTei dagokionez
IKTen integrazioa eskolan prozesu luze eta zaila da, askotan irakasleen prestakuntza faltarekin lotutakoa. Horregatik, etengabe aldatzen joan dira hauen prestakuntzarako programak. Hasieran, tresnen maneiuan oinarritzen ziren, adituak sortuz eta ikaskuntza berdin jarraituz. Benetako prestakuntzak, berriz, egunerokotasunean egon behar du oinarrituta, ez baita nahikoa digitalki alfabetizatuta egotea, beti ikasteko eta aldaketei egokitzeko prest egon behar baita irakaslea, IKTak modu bortitzean eraldatzen baitira IKTak. 

Baina, irakasleen arazoa gizartearen aldaketa azkarra izan da, beraiek modu batean hezi baitira eta hezkuntzaren mundua beste ikuspuntu batetik ikusten dute. Beraz, hau aldatu beharra dago irakaskuntza metodoak berrituz IKTen beharra sentitzen hasteko. 

Gainera, teknologia guztiz integratzeko, hezkuntza alderdi guztietan eragin behar du, esaterako komunikazio, curriculum eta ebaluazioan.

IKTen erabilpen estandarizatua: irizpide eta adierazleak

IKTen aurrerapenak, tresna hauek erabiliz beraien produktibitatea hobetu eta ikaskuntza prozesuan teknologiak ezartzearen garrantzia ulertzeko gai izango diren irakasleak behar ditu. Hau bultzatzeko, hainbat herrialdeetan prestakuntza profesionalerako hainbat estandar sortu dituzte. Eragin handien eduki eta gehien zabaldutakoak NETS (National Educational Technological Standar) proiektuan eman ziren, irakasleen konpetentziak garatze aldera laguntzen duena, teknologiaren gizarteak eduki ditzaken erronkei aurre egiteko. 

Europako herrialde askok etorkizuneko irakasleen prestakuntzarako gomendio ofizialak dituzte, baina ez da beti ezagutzen edo gaitasunen tipologia zehazten.  Herrialde askotan, berriz,  garrantzia bera ematen zaie IKTak erabiltzeko irakasleek dituzten gaitasun pertsonalei eta asmo pedagogikoak menderatzeari.

Garapen proposamenetatik Standards for the Award of Qualified Teacher Status nabarmendu daiteke konpetentzien deskribapena eskaintzen baitu. 

Beste alde batetik, ikasgai zehatz batzuk azaltzeko IKTak nola erabili azaltzen duen plan bat sortu da, non kurtsoa bukatzean irakasle guztiak tresna eta baliabide ezberdinak aukeratu eta erabiltzeko gai izan beharko lirateke, ikaskuntza bultzatzeko.

Beraz, prestakuntzaren helburu nagusiak ondorengoak dira:
  •        Gaiarekin eta ikasleen adinarekin bat datorren software eta tresna teknologiko aproposak erabiltzeko gai izan beharko dira.
  •        Irakasten dituzten gaietan garrantzitsuak diren software eta tresna teknologikoak aztertzea.
  •        Teknologiaren erabilpen aproposa ziurtatzen duten ariketak proposatzea.
  •        Ikaskuntza-irakaskuntza eremuan teknologiaren erabilpena ebaluatzea.
Irakasleen alfabetizazio digitaleko eredu bateratu baten bila

Aurretik aipatutako estandarrak, teknologia eremu pedagogikoaren barruan ulertzeko mapa kontzeptual baten barruan integratuta egon beharko luke. Horrela egin zuen UNESCO-k 2004ean, irakasleen gaitasunetan IKTak aplikatzeko:

 

Beraz, alfabetizazioaren hasierako prestakuntza eta prestakuntza jarraituak ondorengo 8 ardatzen inguruan zehaztu daitezke:

1.       Konpetentzia pedagogikoak. Teknologiak ikuspegi pedagogiko batetik aplikatzea ahalbidetzen dute. Irakasleak IKTen erabileran aditu bihurtzearekin batera, testuinguru pedagogikoan lan egiteko eta ebaluatzeko geroz eta behar gehiago nabarituz.

2.       Sinesmen epistemologikoak. IKTen integraziorako arazoetariko bat irakasleek teknologiaren erabilpenaren inguruan daukaten sinesmena da. Hortaz, garrantzitsua da irakasleriak ikaskuntza prozesuaren bat egiten duten teknologiak hautatzea. 

3.       Elkarlana eta sareko lana. IKTak ikasgelan eta bertatik kanpo lan egiteko mila aukera  eskaintzen ditu.  

4.       Ikaskuntzaren osagarritasuna. IKTak eskola barruko ikaskuntza formala eta kanpoko bizipenak lotzeko balio du ere, honela eskolatik kanpo ikasteko aukerak bultzatuz.  

5.       Konpetentzia teknologikoak. Hau ez da bakarrik informatikako programen ezagupenekin garatzen, gaur egun eduki ezberdinekin erabili ahal izateko material zabalak daude. Hortaz, teknologia egokien aukeraketa irakasleek eduki beharreko ezagutzen barruan dago.

6.       Garatze profesionala. Irakasleek beraien garapenerako konpetentziak sustatu beharko ditu 

7.       Alderdi etikoak. Oso garrantzitsua da parte hartzaileek eduki behar duten ardura. 

8.       Alderdi emozionalak. Oso garrantzitsuak dira. Batzuetan, irakasleek ikasleek berak baino gehiago dakitenaren beldurra eduki dezaketen arren, hau gainditu eta bere gaitasuna teknologia instrumentalean soilik ez dagoela argi eduki behar du.



 


 

Eskola 2.0. Konpetentzien mapa

IKT-ak dagoeneko ez dira “informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak”. Izan ere, 25 urte baino gehiago dira gure bizitzaren eta kulturaren zati, eta gero eta gehiago eraldatzen dituzte eremu guztiak. Hori dela eta, lan egiteko, ongi pasatzeko eta hezteko moduak behin eta berriz aztertu behar izan dituzte adituek.

Nahiz eta IKT hitzak “Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak” esan nahi duen arren, ez dugu soilik aintzat hartzen tresna horiek informazioa transmititzeko eta komunikatzeko duten ahalmena, baita ere, informazioa, datuak eta ezaguera sortzeko, elkarrekin eratzeko, adierazteko, pentsatzeko eta moldatzeko ahalmena ere sartzen da izen horren barnean.

Eskola erakunde bat den aldetik, teknologia horiek txertatzeko modu egokia da. Munduko hiritarrak, arduratsuak,autonomoak eta sortzaileak izan daitezen, eta XXI. mendean izango ditugun erronkekiko konpromisoa ager dezaten. Jokaleku honetan bi aktore nagusi bereizten dira: ikasleak eta irakasleak. Hori dela eta, beharrezkoa da definitzea zer motatako gaitasunak izan behar dituzten bi aktoreek. 

IRAKASLEENTZAKO GAITASUN MAPA

Irakasleentzako gaitasunen mapa honako ardatz hauen inguruan egituratzen da:

  •  LANBIDE ARLOKO GARAPENA ETA KUDEAKETA: Irakasle-lanari lotuta, kudeaketari dagokionez ikasleak izan behar dituen gaitasunak biltzen ditu alderdi honek. Honek, inprimakiak eta kalifikazioak aurkeztea, laguntza-materialak sortzea, etab hartzen ditu barnean.
Bestetik, irakaslearen lanbide-hazkuntzari lotutako alderdiak biltzen ditu, baita IKT -etan izan dezakeen laguntza ere, adibidez, kide edo aditu batekin harremanetan jardunez, bere diziplinako berrikuntzak eskuratuz, lineako ikastaroak eginez edo beste irakasleekin elkarrekintzan jardunez.
  • DIDAKTIKA, PEDAGOGIA ETA CURRICULUMA:  irakasleak ikasgelan edo handik kanpo, egiten duen lanari dagozkion gaitasun jakin batzuk biltzen ditu, irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuan zuzeneko eragina dutenak. Hemen barnean kokatzen ditugu ikaskuntza-esperientzien diseinua eta ebaluazioa, baita esperientzia horiek gauzatzen diren eremuak ere.
  • HERRITARTASUN DIGITALA: Ikasleak herritar digital arduratsu eta konprometituak izateko, irakasleek izan behar dituzten gaitasunak hartzen ditu alderdi honek barnean. Halaber, ikasleak herritar digital arduratsu eta konprometituak izan daitezen irakasleak honen eredu izan behar du. Erabilera onargarri honek hainbat alderdi hartzen du eraginpean, hala nola, sotware-lizentziamendua, ziber jazarpena, informazioaren pribatutasuna, jabetza intelektuala, iturrien aipamena, hots, IKT baliabideen erabileraren errespetu etikoarekin eta legea errespetatzearekin zerikusia duen oro.

IKASLEENTZAKO GAITASUN MAPA

Ikasleentzako gaitasun mapa honako ardatz hauen inguruan egituratzen da:
 
  • TREBETASUN TEKNOLOGIKOA: ikasleak teknologia ulertu eta erabiltzen jakin behar du; hainbat IKT baliabide eraginkortasunez eta modu emankorrean aukeratu eta erabiltzea, arazo eta egoera desberdinei egokitzen jakitea etb.
  • BIZITZA OSORAKO IKASKUNTZA: atal honetan ikaslearen jarrera ireki eta ikertzailea hartzen dugu kontuan; ikasleak bere aukeretan konfiantza du, eta garbi ditu bere indarrak eta ahuleziak, badaki pertsona eta egoera desberdinetatik ikasten, pertsona edozein adinetakoa edo testuingurua edonolakoa izanda ere.
  • HERRITARTASUN DIGITALA:  Jarrera kritikoa eta gogoetatsua izatea esan nahi du, eskura dagoen informazioa baloratzea eta behar izanez gero, informazio hau egiaztatzea.
Aipatutako hiru ardatz hauek, azpikategorietan banatuta daude. Azpikategoriak horiek guztiek IKT gaitasun orokorrak osatzen dute. Gaitasun orokor horiek, komunak dira hezkuntza-maila guztietan.



 





Konpetentzia digitala: EAEko testuingurua

Gure gizartean konpetentzia digitala eboluzionatzen ari da, transformazio eta moldaketa garaia, “informazioaren gizartea” deritzon garaian gaude eta. Hezkuntzan ere modu geldiezinean doa aurrera, irakaskuntzari aukera berriak zabalduz. Hezkuntza formala ezin da prozesu horietatik kanpo gelditu; guztiz aurkakoa, haien aliatu bihurtu behar ditu.

Hezkuntzan, baliabide digitalen presentziak eta metodologia interaktiboen erabilerak eztabaida sakona piztu dute. Zenbait ikerketen arabera, onura dakar, ikasleengan modu positiboan eragiten du nahiz eta teknologiaren garapenean oinarritutakoak bakarrik ez izan eraginkorrak. Hala ere, ikerketek ez dute oraindik aurrerapen garrantzitsurik nabaritu gela digitaletan lan egiten duten ikasleen ikaskuntza kognitiboa neurtzeko egiten diren froga estandarizatuen emaitzetan.

Gaur egungo ikasleek euren bizitzako esparru askotan erabiltzen dituzte IKTak, ez bakarrik eskola-esparruan. Hezkuntzak ere egoera berri horretara moldatu beharra dauka.

Eskolaren ardura da aukera-berdintasuna bermatzea, eta ikasleen dibertsitatea konpetentzia digitalaren garapenerako lehenbiziko erronka. Konpetentzia digitala pisu metodologiko handiko zeharkako oinarrizko konpetentzia bat da, beste oinarrizko konpetentzien sostengu gisa balio duena. Konpetentzia digitala balioztatzea, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak eraldatzeko eta ikasleen gainerako oinarrizko konpetentzien garapena hobetzeko eragingarri gisa. Horra hor erronka.


Deskribapena

EAE-ko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculumak honela definitzen du:

            “Informazioa bilatzean, lortzean, prozesatzean, komunikatzean eta informazio hori jakintza bilakatzean datza”.

            INFORMAZIOA ESKURATU, ERALDATU ETA TRASMITITU.

Europar Batasuneko gomendioen arabera konpetentzia digitalak pertsonen etengabeko ikaskuntzan barne hartuko lituzkeen dimentsioak biltzen ditu, hala nola, sormen eta berrikuntzaren testuinguruak, pentsamendu kritikokoaren eta esparru formal, ez-formal zein informaletan parte hartzearena.

Hala ere, 2007an ISTEK (International Society for Technology in Education) 6 dimentsio proposatzen dituzte honen barnean:

·         Sormena eta berrikuntza
·         Komunikazioa eta lankidetza
·         Ikerkuntza eta informazioaren lokalizazio eraginkorra
·         Pentsamendu kritikoa, arazoak konpontzea eta erabakiak hartzea
·         Herritartasun digitala
·         IKTen eragiketak eta kontzeptuak.



 

Honetan oinarriturik Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak IKT Mapak garatu zituen Eskola 2.0 programaren barnean, aurreko 6 dimentsioak 3 taldeetan banatuz:

·         Trebetasun teknologikoa
·         Ikaskuntza – Jakintza
·         Herritartasun digitala


Dimentsio bakoitzak azpi konpetentziak biltzen ditu eta bakoitzari ebaluazio irizpide batzuk dagozkie. Ebaluazio irizpideak ikasleak gai den jakiteko zereginak dira.


1.   Trebetasun teknologikoa
-Gailu eta tresna teknologikoak ulertzea eta erabiltzea
-Inguru digital edo birtualean komunikatzeko eta lankidetzan aritzeko eraginkortasuna landu

2.   Ikaskuntza-jakintza
-Informazioa bilatu eta erabiltzeko estrategia
-lankidetzan aritzeko erabiltzailearekin, ikaskuntza jardueretan, jarrera kritiko, sortzaile eta berritzailea garatzera bideratua.

3.   Herritartasun digitala
-Publikoki autonomía digitala garatzea
-identitate digitala eta pribatasuna ezagutzea           ARRISKUAK  KONTUAN HARTZEA
-Jabetza intelektuala

Dimentsio bakoitza hainbat azpi-konpetentzitan banatzen da:

1.    dimentsioa: Trebetasun teknologikoa

·         Gailuen kudeaketa --> gailuak erabiltzen jakitea, elkarren arteko loturak egiteko ezaugarriak konfiguratu eta informazioa kudeatzeko.

·         Softwarearen erabilera

·         Ikasketa-ingurune digitaletan moldatzea --> ingurune birtualek eskainitako aukerak erabiltzea eta arazoei aurre egiten jakitea

·         Besteekin komunikatzea IKTen bidez → ikasleekin interakzio bidez jardutea
·         Informazioa antolatzea--> informazioa kudeatzeko sistemak erabiltzea: datuak, erreferentziak, helbideak, aplikazioak, lanak, etb…sailkatzeko eta antolatzeko.

2.    dimentsioa: Ikaskuntza – Jakintza
·         Informazioa ikerketetan erabiltzea eta tratatzea --> informazioa bilatu, egiaztatu eta fidagarriak zein egokia den ebaluatzea

·         Komunikazioa eta lankidetza ezagutzak ikasi eta sortzeko  --> komunikazio eta lankidetza proiektuak garatzea

·         Sormena eta berrikuntza IKT baliabideen bidez --> lan eta prozesu berritzaileak garatu ikerketa-teknika aurreratuak eta fenomeno konplexuen simulazioa erabiliz.

·         Pentsamendu kritikoa --> ikerketak eta arazoak konpontzeko proiektuak garatzea, pentsamendu kritikoaren arloko gaitasunak batzeko, tresna eta baliabide digital egokiak erabiliz.

3.    dimentsioa: Herritartasun digitala
·         Autonomia digitala parte-hartze publikoan --> autonomía digitala erabiltzen jakitea, izan informazio bilaketarako zein zerbitzeak kudeatzeko.

·         Identitate digitala eta pribatutasuna sarean --> internetek eragiten dituen arriskuez kontziente izatea eta norbere intimitatearen jabe izatea.

·         Jabetza intelektuala --> lan intelektuaren jabetza izatea eta obren autoretza bermatzea.


Mailaketa

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko konpetentziaren esparru teorikoak hiru zailtasun-maila ezartzen ditu. Maila horiek mugatzea zaila bada ere, konpetentziarekin lotutako ezagutza digitalean ematen den progresioa adierazi nahi dute. Mailak hurrengoak dira:

Hasierako mailan, prozedura estandarrak (egoera sortu eta ebatzi) erabiltzen dituzten ikasleak daude. Errepikapen teknikak erabiltzen dituzte eta batzuetan arazoak izan ditzakete, beraz, laguntza behar izaten dute. Honez gain, ziurtasun gabezia erakusten dute ikerketen emaitzak azaldu behar dituztenean, komunikatzeko eta lankidetzan aritzeko.

Erdi-mailako ikasleek, oinarrizko mailako trebeziez gain, modu egokian erabiltzen dituzte aukera diaritzeko. Askotarik. baliabide informatikoak konektatzen dituzte eta nolabaiteko zailtasuna duten egoerak ebazten badakite. Zereginak burutzeko orduan ez dute arazorik. Arazoak izan ditzakete zeregin horien emaitzak azaltzeko orduan baina, hala ere, azalpen sinpleak emateko gai dira. Web 2.0 ko tresnak erabiltzen dituzte
beren ikerketen emaitzak landu eta aurkezteko.

Maila aurreratuan, hasierako mailarako eta erdi-mailarako deskribatu
diren gaitasunez gain, baliabideak eta aplikazio digitalak erlazionatzeko gai diren ikasleak daude. Gainera, argudioak eman aurretik hausnartu eta logika erabiltzen dute. Zereginak trebetasun eta ziurtasunez burutzen dituzte.






From Digital an Audiovisual Competence to Media Competence (Konpetentzia digital eta audiobisualetik konpetentzia mediatikora: indikatzaile eta dimentsioak)

 
1.    Sarrera
XXI. mendeko haurrak kontrol nahiz eredu zehatzik gabe garatzen dira teknologia arloan. Izan ere, prozesatzeko, harremantzeko, bilatzeko, pentsatzeko, adierazteko, etb. dituzten gaitasunek plateanmendu pedagogikoak eskatzen dituzte. Hortaz, ahalmenak izendatuko lituzkeen bloke bat beharko litzakete gaur egungo eskola currikulumean.
Prozesu komunikatzaileen aldaketen abiadurak izugarria denez, eskolak baliabideak behar ditu teknologiak egoki transmititzeko, geroz eta ezagutza teoriko zein tekniko gehiago behar baita. Gainera, azken bolada honetan, teknologia berriek ekaitzak eragin dituzte hezkuntza arloan: politika kontu bat da beren sarrera eskoletan. Bestalde, erabilpen esanguratsu bat izan dezan irakaslegoaren prestakuntza ezinbestekoa da; hots proiektu pedagogiko baten diseinua beharrezkoa da. Horrek, gaitasun teknikoak garatzea ahalbidetuko luke: gaitasun kritikoaren garapena, sormena, autonomia, etb. denbora eta espaziotik ateratuz.
Ildo beretik, Europar legearen arabera, currikulumeko “Informazioaren trataera eta konpetentzia digitala” gaitasunak ez du soilik informazioa bilatu, eraldatu eta gorde barnebiltzen baizik eta hau dena ezagutza bihurtaraztea du helburu. Beti ere, erabiltzen jakiten bada, modu ulergarri zein kritiko batean eta sormenez.
Ondorioz, gaur egungo eskola geroz eta gehiago digitala bilakatzen den heinean, egunerokotasunean integraturik ulertu beharko litzateke baina, horretarako, unitate didaktiko eta pedagogikoak planteatu behar dira. Bestalde, hezkuntzak paper garrantzitsu bat jokatzen du mediatikoki konpetente diren herritarrak bihurtzerakoan, hauek informazioa bilatu, ulertu, adierazi eta eraldatzen jakin dezaten, beti ere, arriskuak kontuan hartuz.
 
2.    Metodoak eta materiala
Hainbat autore desberdinen lanetan oinarriturik halako laburpen bat egin da :
·         Gizartearen aurrean herritar autonomo,  inteligente eta kritiko bihurtzeko, konpetentzia informazionala eta digitala garatu behar da, teknologia erabiltzen den hezkuntza eredu bat defendituz. (Area, 2008).
·         Ikaskuntzaren jarrera berriak, jokabide eta aukerak, ikaskuntzako forma berriekin elkar loturik daude. (Churches, 2009)
·         Haurren gaitasun mediatikoak garatu behar dira, komunikabideetatik jasotzen dituzten irudi zein mezuak hausteko. (Di Croce, 2009)
3.    Emaitzak
Kultura digital arloko alfabetasuna aipa genezake gaur egun, hots, makinak eta software-a erabiltzen jakitea, informazioa eskuratu, eraldatu eta transmitzeko gaitasunak garatzea, teknologiaren bitartez komunikatzea eta harreman sozialak izatea.
Honen harira, gaitasunak garatzeko hona helburu hauek lortu beharko liratezke:
·         Informazioa eskuratu eta ulertu
·         Informazioa adierazi eta elkarbanatu
·         Komunikazioa eta harreman soziala
Beraz, “afalbetasun mediatikoa” marko gisa erabiltzen da, non bi dimentsio desberdintzen diren: baliabide teknologiak erabiltzeko gaitasun indibiduala (gaitasun indibidualak eta karakter soziala) eta kontestuaren analisia egiten jakitea. Jakina da, dimentsio bakoitzak kriterio desberdinak ditu. Alfabetasun mediatikoa prozesu dinamiko baten ondorioa da zeinak erabilgarritasuna, kontestua, trebetasun komunikatiboa eta konpetentzia mediatikoa garatzen duen. Ez da proposamen didaktikorik gaitasun hauek garatzeko baina gomendio batzuk planteatu dira, baliabideak eskeiniz. Adibidez, 6 kategoria bereizi dira: oroitu, ulertu, erabili, aztertu, ebaluatu eta sortu. Bakoitzak jarduera jakin batzuk aurkezten ditu, talde lana bultzatzen delarik : gelako blogak sare sozialak, wikiak, etb…
XXI.mendeko komunikabideen definizioa honela ulertu behar da: internet, filmak, musika, liburuak, komikiak, aldizkariak, publizitatea, telefonoa, bideo jokoak eta espazio fisikoak. (Di Croce, 2009).
Ferrés-en (2007) arabera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatzen duen ikasle batek komunikazio arloko helburu, prozesu eta edukiak garatuak eta barneratuak behar lituzte.
Marques-en (2009) azterketaren arabera, konpetentzia digitala kontzeptua, balore, jarreren, helburu digitalen ezagutza, trebetasuna eta gaitasun gisa definitzen da, non 5 dimentsio bereizten diren : ikaskuntzaren dimentsioa (ezagutza gisa informazioa eraldatzea), dimentsio informazionala (informazioa eskuratzea, ebaluatzea eta erabiltzea), dimentsio komunikatiboa (komunikazio interpertsonala eta soziala), kultura digitalaren dimentsioa (hiritartasun digitala, gizartearen praktika sozialak eta kulturalak lotuz), dimentsio teknologikoa (alfabetasun teknologikoa, eta ezagutzak digitalak).
 
4.    Eztabaidak
XXI. mendeko gizartean teknologia ezinbestekoa bilakatzen ari den heinean, beharrezkoa deritzot, planteamendu didaktiko bat zeinak dimentsioak eta indikatzaileak zehaztuak izanen diren konpetentzia mediatikoa garatzeko. Bestalde, Aguaded (2007), Pérez-Tornero eta Martinez-Cerda (2011)-en ikerketak dionez, teknologiaren edo mediatikaren garapenak ez ditu hiritar trebeak egiten, beraz, hezkuntzaren esku hartzea beharrezkoa da, komunikatzeko, informazioa erabiltzeko eta ulertzeko gai izateko helburuarekin.
Ondorioz, teknologiaren aldaketak kontuan harturik, dimentsioen eta indikatzaileak entengabeko berrikusketa ezinbestekoa da. Horrez gain, proposamen didaktiko bat kontestu errealari egokituz diseinatzea egokitzat jotzen da. Beti ere, irakaslegoaren prestakuntza ere bermatu behar da.
 
 
 
 
 
 

Digital Natives, Digital Inmigrants

Gaur egungo gazteek haustura handi bat bizi izan dute aitzineko belaunaldieekiko: gauzak erabat aldatu dira non ezinezkoa litzateke gibelera itzultzea. Aldaketa hau « berezitasun » gisa izenda dezakegu eta teknologiaren etorrekin bat egiten du. Gaur egungo unibertsitateko gazteek, teknologia berri honekin hazi direnak dira, adibidez gazte batek bere bizitzako 5 000 ordu irakurtzen pasatzen ditu, baina 10 000 bideo jokoetan aritzen eta beste 20 000 telebista begiratzen. Zentzu horretan, normala litzateke gaur egungo gazteek informazio beste era batera pentsatzea eta ulertzea, Dr Bruce-n arabera (Baylor medikuntza eskolakoa): “esperientza molde desberdinek burumuineko estruktura desberdinak ondorioztatzen dituzte”
 
Hasiera batean, gaur egungo ikasleak,  “N belaunaldia” deitzen ziren (Net-ik, sarea ingelesez), gero “D belaunaldia” ere izendatu ziren (Digitaletik). Beraz, esanahi egokiena “Nativos Digitales” da. Beste alde batetik, teknologia berriarekin sortu ez den jendea baina hau bereganatu duena “imigrante Digitalak” deitzen dira. Azken hauek, inguruneari egokitzen ikasten dute haien “azentua” atxikiz, iraganean pausu bat uzteko bezala, adibidez, imigrante sozial batek informazio bat bilatzeko momentuan lehenik idatzizko informaziora joko du internetera baino.
 
Hezkuntzak duen arazoa hortan datza: gaur egungo irakaslegoa (gehiena) imigrante digitalak da eta mintzaira zahar batekin berezko digitalei erakasten die. Arazo handi bat izaten da irakasle horientzat, gehinetan tanka egiten dutelako. Izan ere, berezko digitalek informazioa arin prozesatzen dute teknologia berriak erabiliz baina imigrante digitalek papereko testuak nahiago dituzte, adibidez. Nahiz eta gaur egungo irakasleek pentsatu ikasleek IKTen erabilera guttirekin lan egin dezaketen, gaizki pentsatzea litzateke. Arazoa ikusirik, metolodia eta edukiak berrikustea garrantzitsua da. Lehen lehenik irakasleak prestatuak izan behar dira ikasleen mintzaira berrian mintzatzera. Bestalde, bi eduki multzo desberdindu dira, eduki multzo “legatua” eta “etorkizunekoa”. Legatuak kurrikulum ofiziala hartuko luke oinarritzat (irakurketa, idazketa, aritmetika, etb.), etorkizunekoa berriz digitala eta teknologikoa litzateke. Software-a eta hardware-az gain, politika, soziologia eta hizkuntzak ere kontuan hartzen ditu.

 
Ondorioz, irakasteko era berriak garatuz eta diseinatuz, ikasle berrietara iristeko erraztasun gehiago izanen dute irakasleek.