Portfolioa

Kaixo!

Ni Raquel Muñoz naiz, majisteritzako bigarren mailako ikaslea. Lehenengo lauhilabete honetan, IKT izeneko ikasgai bat daukagu, Informazio eta Komunikazio Teknologiak, alegia. Hemen, hainbat lan eta hausnarketa egin ditugu ondoren blogera igotzeko, eta portfolio honen bitartez denak azalduko dizkizuet:

Saio praktikoak Daniel Losadarekin hasi genituen, lehenengo saioan, IKT-en munduan pixkat sartzen joateko, Lehen Hezkuntzako irakasle batek eduki beharko lituzkeen prestakuntza teknologikoak adostu genituen talde guztiaren artean, hemendik bakoitzak bere hausnarketa propio atera zezan geroago. 

Hurrengo saioan, Konpetentzia digitalari buruzko bideoa ikusi eta gero taldean bildu ginen, konpetentzia desberdinei buruz hausnartzeko. Honen harira, irakurgai bat banatu zigun talde bakoitzari hurrengo saioan aurkezteko.Behin hauek bukatu, aurkezpenei buruzko talde-hausnarketa egin genuen.


Hasierako galdera berdinari erantzunez eta gaiari bukaera emanez, teknografia bana prestatu genuen. Betiko aurkezpen metodologia alde batera utzita, oraingoan, Puzzle teknikaren bitartez egin genezakeela bururatu zitzaion Danieli. Hau aurrera eraman ostean, bizitako Puzzle teknikaren deskribapena osatu genuen taldeka.

Hurrengo gaian, Lankidetza, Web 2.0 eta hezkuntza izenekoan, aurrekoan bezala irakurgaiak banatu zituen taldeen artean. Baina, oraingoan, gure taldeak ez zuen irakurgairik jaso eta kazetari lanetan ibili ginen, ondoren irakurgaien aurkezpenen narrazioa egiteko. Hurrengo saioan aurkezpenei buruzko hausnarketa egin ordez, ikaskide guztiek parte-hartu zuten prezia sortzen ibili ginen.


Saio teorikoak Josemirekin egiteko aukera eduki dugu, hasteko Hezkuntza Sisteman irakasleriaren konpetentzia digitalaren inguruko hitzaldi bat jaso genuen, Jose Mari de Juanen eskutik. Hurrengo saioan, beste hitzaldi bat edukitzea pentsatuta zegoen, baina etorri behar zena ezin izan zuen eta, beraz, irtenbide moduan, zelatatzaile eta zeltatuei buruzko bideoak ikusi genituen, ondoren hauei buruzko solasaldian jarduteko. Hontaz gain, Josemik beste ariketa mota bat egitea proposatu zigun, argazki-elkarrizketa hain zuzen ere. Beranduago taldekideekin bildu eta honen inguruan hausnartzerakoan taldeko argazki-elkarrizketa sortzeko.


5. astean gure berezko irakaslea iritsi zen, Aingeru. Lehenengo saio teorikoan, aurretik Danielekin adostutakoarekin eta gaiarekin jarraituz, talde bakoitzak Web 2.0-ren inguruan dauden aplikazio mota bana azaldu zuen, geroago aurkezpenekin ikasitakoarekin adibideak igo ahal izateko. Hurrengo saioan, taldeka bildu eta praktiketatik bueltan jarraituko dugun praktika on bat diseinatzeari ekin genion. 

Saio teorikoa, berriz, zeltatzaile eta zelatatuei buruzkoa izan zen, lehendabizi Panoptikoaren espetxea eta honek internetekin daukan analogia azalduz, IKT-en inguruan egon daitezkeen zelatzaileen zerrenda bilduz eta pare bat bideo ikusiz, ondoren sare sozialek bildu dezaketen informazio guztiaren inguruan aritzeko. Hau guztia, gure hausnarketa pertsonalarekin eta hezkuntzaren ikuspegitik sarrera honetan bildu genuen.

Praktiketatik bueltatzean, lehenengo saioa bertan bizitako esperientziari buruz hitz egin genuen, IKT-ekin lotuz gehien bat. Ondoren, prestatzen hasi ginen praktika ona erakutsi genion Aingeruri, hurrengo saioaren hasieran bukatu ostean aurkezteko. Guk eta gainontzeko taldeek aurkeztu ostean, taldekideok beraien iritzia emateko aukera eduki genuen. Beranduago, iritzi hauek kontuan hartuta munduari bira emanez praktika onaren azalpena blogera igotzeko. 


Esandako guztia burutu ondoren, IKT-ak hezkuntza eta bizitzan duten garrantziaz ohartu naiz, baina hauek dituzten arriskuetaz ere. Beraz, hauek benetan aprobetxatzeko modu arduratsu batean erabili behar ditugu. 


Nahi izanez gero, nire taldekideen blogak ikus ditzakezue hemen: Oihana MacazagaLeire MartinMiren Paulerena eta Amaia Ruiz.