2015(e)ko irailaren 30(a), asteazkena

6. Lankidetza, Web 2.0 eta hezkuntza

Hemen uzten dizuet gaurko klasean egin degun Prezia, Lankidetza, Web 2.0 eta Hezkuntzaren gaia osatuz. Hau ikaskide guztien artean burutu dugu, talde bakoitzari lan edo zati bat bideratuz. Lan polita iruditu zait denon artean osatu baitugu gaiaren laburpen osatu bat, baina ondo antolatu ezean koheretziarik gabe agertu daiteke:

   

2015(e)ko irailaren 29(a), asteartea

2. Saio teorikoa: HITZALDIA: Irakasleriaren konpetentzia digitala Hezkuntza Sisteman

Hasteko, Jose Mari de Juanek Hezkuntza sailaren IKTen ibilbidea azaldu zigun. PREMIA saretik, Eskola 2.0-ra eta azkenik, Sarehezkuntzara iritsiz, IKTen Heldutasun eredutik pasaz.

Hiru PREMIA Plana eman ziren 2000-2008 bitartean, IKT-ak hezkuntza-esparruan bultzatzeko asmoarekin, aplikaturiko ikastetxeetan sare lokala instalatuz, sarea ikasgeletara zabalduz, ekipamendua berrituz, etab.

ESKOLA 2.0 programa 2010-2013 bitartean gauzatu zen, honek LH 5. mailatik BH 2. mailarako ikasgelak digitalizatuz, irakasleak trebatuz eta multimedia-edukiak sortuz.

Urtebeteko etena egon ondoren, hurrengo urtean SHG (Sare Hezkuntza Gelan) Proiektua sortu zen, baliabide digitalak gelan erabiltzeko eta material berriak sortzeko, besteak beste.

SGH Proiektuak bi deialdi desberdin ditu: ikastetxe publiko eta itunpeko ikastetxeena. Beraz, ikastetxe bakoitzak jasotzen dituen diru-laguntzak ez dira berdinak, hau ezin dute Hardware edo azpiegiturak erosteko erabili, materialen sormenerako eta irakasleen prestakuntzarako bakarrik erabil daketela aipatu zigun.

IKT Heldutasun Ereduak, IKT Heldutasun ziurtagiria eskaintzen die ikastetxe publiko eta itunpekoei, honek aurreko proiektuetan parte hartu ahal izateko agiria ematen die. Horretarako, lehenengo, aplikazioan alta eman, auto-ebaluazioa egin, auditoriara juteko eguna eta ordua finkatu, aholkularitza eskaini eta ebidentziak prestatu beharko ditu. Auditorian, ikastetxeak prestaturiko ebidentziak erakutsi eta berritzeguneak hauek egiaztatuko ditu. Azkenik, maila egokitu, informea eta zertifikazio proposamena egin eta erabaki bat hartuko da.




Hau esanda, Hezkuntza berriztatzeko zentroei buruzko azalpenari ekin zion, hauek EAEko Hezkuntza Berrikuntza eta Formakuntzan laguntzeko zentroak dira, lurraldeka sare batean antolatuta daudenak.

Alde batetik, irakasleak prestatu eta alderdi didaktiko orokorrei eta espezifikoagoei buruzko aholkuak ematen dizkiete eskualdeko ikastetxe eta irakasleei. Gainera, berrikuntza, esperimentazio eta ikerketari dagokionez, ikastetxeek sustatutako proiektuen plangintza, aholkularitza eta ebaluazioan laguntzen dute, batik bat.



Azkenik, Ikasleriaren Konpetentzia digitalei buruz hitz egin zigun, hain zuzen ere Konpetentzia Digitalerako markoaren Europar proiektuari buruz (DIGCOMP).

Hau bost dimentsio desberdinek osatzen dute:
1. dimentsioa: GAITASUN EREMUAK: informazioa, komunikazioa, eduki sortzea, segurtasuna eta arazoak konpontzea.
2. dimentsioa: Gaitasun eremuen barnean daude 21 GAITASUNAK
3. dimentsioa: 3 Gaitasun MAILA 
4. dimentsioa: Ezagutzen, Trebetasunen eta Jarreren adibideak
5. dimentsioa: Helburu desberdinen arabera aplikagarritasuna (aisia, soziala, erostea, etab.)

Aipaturiko dimentsioak hiru taldeetan banatzen dira:



Hiru dimentsio hauek PLE (Ikasteko Ingurune Pertsonala)-n biltzen dira eta Derrigorrezko hezkuntza bukatzean ikasle guztiek izan beharko lukete. Hona hemen adibide bat:


















2015(e)ko irailaren 23(a), asteazkena

5. Puzzle teknikaren deskribapena

Gaurko klasean aurretik prestatutako teknografiak aurkezteko erabilitako teknikaren deskribapena ondoren azaltzen dizuegu, honekin batera elkar-lana bultzatu eta saioak antolatzeko era desberdinak bideratzera bultzatuz:

http://oihanamacazaga.blogspot.com.es/2015/09/puzzle-teknikaren-bizipena.html

4. Teknogragfia

Hona hemen nire teknografia: "Zer prestakuntza teknologikoa behar du Lehen Hezkuntzako irakasle batek?" galderari erantzuten dioena.Honekin batera nore teknograman oinarritutako hausnarketan pertsonal bat egitera gonbidatzen zaituztet.


Teknografia on PhotoPeach

2015(e)ko irailaren 16(a), asteazkena

3. Konpetentzia digitala: irakurgaien talde hausnarketa

Hona hemen gure taldek gaurko saioan egindako Konpetentzia digitalen inguruko aurkezpenen ostean egindako hausnarketa. Honekin irakasleek hartu beharreko papera, Eusko Jaurlaritzak garatutako plana eta gure iritzi pertsonala ageri dahttp://oihanamacazaga.blogspot.com.es/2015/09/gaurko-klasean-kopetentzia-digitalei.html 

2015(e)ko irailaren 14(a), astelehena

2. Konpetentzia digitala


Konpetentzia digitala

Ikus-entzunezko konpetentzia

  • Filmen garrantzia
  • Sexismoa jokoetan
  • Produktuen publizitatea

Konpetentzia teknologikoa

  • Tresnen erabilera

IKT tresnak
  • Gaur egungo arriskuak
  • Tresnak
Hiritar digitala
  • Haurrei irakatsi
Konpetentzia informazionala
  • Bilatu
  • Gorde
  • Eraldatu
  • Partekatu
  • Adibideak

Konpetentzia digitalari buruzko bideoa ikusi eta gero taldean bildu gara eta konpetentzia desberdinei buruz hausnartu dugu.

Gaur egun, ikus entzunezko konpetentzia ikasgelan geroz eta gehiago garatzen da, izan ere, tresnen erabilera ugaritzen den heinean, ikasgaiak ikus entzunaren bidez landu daitezke. Adibidez, informazioa dokumental zein filmen bitartez beregana dezakegu. Hala ere, ikus-entzunezko konpetentzian sexismoa azpimarratzekoa da, joko zein filmetan mutikoak goraipatzen dira, maiz salbatzaile moduan agerraraziz. Gainera, joko baten izena “gameboy” da, beraz izeneraino ere sexismoa agertzen da. Mutikoentzat soilik al dira jokoak?

Tresnen erabilera ikasgelan ez ezik etxean ere irakatsitako zerbait izan beharko litzateke, haurrek eskuratzen dituzten konpetentzia teknologikoak egokiak izan daitezen. Konpetentzia teknologikoa, izan ere, IKT-ak diren tresna guztien erabileran datza, telebista piztetik webgune bateko orrialde bat sortzeraino. Horregatik iruditzen zaigu horren garrantzitsua konpetentzia teknologiaren inguruko heziketa arduratsua izatea.

IKT tresnak geroz eta ohikoagoak dira ikasgelan, ikastetxe guztietan dago ordenagailu gela bat eta beste zenbaitetan ordenagailuak dituzte liburuak beharrean. Horrez gain, arbela elektronikoak ere sartzen ari dituzte eskoletan. Aurrerakuntza hauekin errazagoa da informazioa bilatzea, bideoak ikustea, zenbait lan egitea, etab. eta haurrei askotan erakargarriagoa egiten zaie ordenagailuarekin jardutea.

Honek guztiak, ordea, badu bere alde txarra ere eta arriskutsua izan daiteke. Arriskuei buruz informatu behar ditugu ikasleak. Zer eragin eduki ditzaketen internetera igotzen ditugun edukiek, adibidez.

Hiritar digitala konpetentziari dagokionez, hurrengoa hausnartu dugu; gaur egun oso garrantzitsua da ikasleei teknologia munduari buruzko informazioa ematea, arriskuak azaltzea, babestea eta erabilpen egokia bermatzen ikastea. Horretarako irakasleek ikasleei hiritar digitalak izaten irakatsi behar diegu. Hori posible egin ahal izateko, konpetentzia hau barneratzeko eskolan hainbat klase ematea pentsatu dugu; klase horietan gai desberdinak landu daitezke, baina batez ere etorkizunera begira hiritar digital egokiak izateko ezaugarriak azaltzea da helburua.

Konpetentzia informazionala, informazioa bilatu, gorde, eraldatu eta partekatzean datza. Adibidez, eskola batean burutzen den proiektu bat partekatu ondoren, beste eskola batek informazio hori erabil dezake. Gaur egun, informazioa beste era askotara erabil daiteke, eta bereziki partekatuz. 



2015(e)ko irailaren 9(a), asteazkena

1. Ze prestakuntza teknologikoa behar du Lehen Hezkuntzako Irakasle batek?



Duela bi eguna, Informazio eta Komunikazio ikasgaiaren lehenengo egunean, Lehen Hezkuntzako irakasle batek eduki beharko lituzkeen teknologia prestakuntzei buruz hitz egiten egon ondoren, aurreko puntuak zehaztu genituen. Hori egin ahal izateko, taldeka irakasle batek izan beharreko ezagutza teknologikoak zerrendatu genituen, geroago klase guztiarekin bildu eta erantsitako zerrenda adosteko.  

Zerrenda horretan, espero ez nituen eta oso interesgarriak iruditu zaizkidan hainbat ideia agertu ziren. Alde batetik, eskanerra, inprimagailua, youtube eta tankera horretako tresna edo programak agertu izana harritu ninduen. Izan ere, hasieran, guztioi etorri baitzitzaigun ordenagailua burura, egunerokotasunean modu batean edo bestean erabiltzen ditugun aparailuak ahaztuz.

Beste alde batetik, esan beharra dago gaur egun oso erabilgarri eta lagungarria dela teknologia, eta are gehiago hezkuntza alorrean. Horregatik, Lehen Hezkuntzako irakasle batek oinarrizko teknologia prestakuntzak edukitzea eta hauek ondo ezagutzea komenigarria bezain beharrezkoa iruditzen zait. Izan ere, teknologia gero eta sartuago dago gizartean, eta batzuetan, modu okerrean erabiltzeagatik kaltegarriak izan daitezkeen arren, egunerokotasuna errazten digute.

Gainera, ikasgelan lan egiteko geroz eta gehiago erabiltzen dira word, powert poit eta excel bezalako programak. Beraz, irakasleak hauen ezagutza egokia eduki beharko luke ikasleei helarazi ahal izateko.

Hortaz aparte, gurasoekin harremanetan jartzeko edota ikasleei etxeko-lanak bidali eta hauek entregatu ahal izateko, lehen erabiltzen zen papera baino erosoagoa dela esan dezakegu. Hala ere, gehiengoak izan arren, ikasle guztiek ez dute zertan internet edo ordenagailurik eduki behar. Horregatik, egoera kontuan hartu eta honetara moldatu beharko da beti irakaslea.

Laburbilduz, nire iritziz, irakasleak IKT-ek eskaintzen dituzten erraztasunez baliatu behar dira, irakasteko eta beraien ikasleak babestu ahal izateko.