Duela bi eguna, Informazio eta
Komunikazio ikasgaiaren lehenengo egunean, Lehen Hezkuntzako irakasle batek
eduki beharko lituzkeen teknologia prestakuntzei buruz hitz egiten egon ondoren,
aurreko puntuak zehaztu genituen. Hori egin ahal izateko, taldeka irakasle
batek izan beharreko ezagutza teknologikoak zerrendatu genituen, geroago klase
guztiarekin bildu eta erantsitako zerrenda adosteko.
Zerrenda horretan, espero ez
nituen eta oso interesgarriak iruditu zaizkidan hainbat ideia agertu ziren.
Alde batetik, eskanerra, inprimagailua, youtube eta tankera horretako tresna
edo programak agertu izana harritu ninduen. Izan ere, hasieran, guztioi etorri baitzitzaigun
ordenagailua burura, egunerokotasunean modu batean edo bestean erabiltzen
ditugun aparailuak ahaztuz.
Beste alde batetik, esan beharra
dago gaur egun oso erabilgarri eta lagungarria dela teknologia, eta are gehiago
hezkuntza alorrean. Horregatik, Lehen Hezkuntzako irakasle batek oinarrizko
teknologia prestakuntzak edukitzea eta hauek ondo ezagutzea komenigarria bezain
beharrezkoa iruditzen zait. Izan ere, teknologia gero eta sartuago dago gizartean,
eta batzuetan, modu okerrean erabiltzeagatik kaltegarriak izan daitezkeen
arren, egunerokotasuna errazten digute.
Gainera, ikasgelan lan egiteko geroz
eta gehiago erabiltzen dira word, powert poit eta excel bezalako programak. Beraz,
irakasleak hauen ezagutza egokia eduki beharko luke ikasleei helarazi ahal
izateko.
Hortaz aparte, gurasoekin
harremanetan jartzeko edota ikasleei etxeko-lanak bidali eta hauek entregatu
ahal izateko, lehen erabiltzen zen papera baino erosoagoa dela esan
dezakegu. Hala ere, gehiengoak izan arren, ikasle guztiek ez dute zertan
internet edo ordenagailurik eduki behar. Horregatik, egoera kontuan hartu eta
honetara moldatu beharko da beti irakaslea.
Laburbilduz, nire iritziz, irakasleak
IKT-ek eskaintzen dituzten erraztasunez baliatu behar dira, irakasteko eta
beraien ikasleak babestu ahal izateko.
