2015(e)ko irailaren 29(a), asteartea

2. Saio teorikoa: HITZALDIA: Irakasleriaren konpetentzia digitala Hezkuntza Sisteman

Hasteko, Jose Mari de Juanek Hezkuntza sailaren IKTen ibilbidea azaldu zigun. PREMIA saretik, Eskola 2.0-ra eta azkenik, Sarehezkuntzara iritsiz, IKTen Heldutasun eredutik pasaz.

Hiru PREMIA Plana eman ziren 2000-2008 bitartean, IKT-ak hezkuntza-esparruan bultzatzeko asmoarekin, aplikaturiko ikastetxeetan sare lokala instalatuz, sarea ikasgeletara zabalduz, ekipamendua berrituz, etab.

ESKOLA 2.0 programa 2010-2013 bitartean gauzatu zen, honek LH 5. mailatik BH 2. mailarako ikasgelak digitalizatuz, irakasleak trebatuz eta multimedia-edukiak sortuz.

Urtebeteko etena egon ondoren, hurrengo urtean SHG (Sare Hezkuntza Gelan) Proiektua sortu zen, baliabide digitalak gelan erabiltzeko eta material berriak sortzeko, besteak beste.

SGH Proiektuak bi deialdi desberdin ditu: ikastetxe publiko eta itunpeko ikastetxeena. Beraz, ikastetxe bakoitzak jasotzen dituen diru-laguntzak ez dira berdinak, hau ezin dute Hardware edo azpiegiturak erosteko erabili, materialen sormenerako eta irakasleen prestakuntzarako bakarrik erabil daketela aipatu zigun.

IKT Heldutasun Ereduak, IKT Heldutasun ziurtagiria eskaintzen die ikastetxe publiko eta itunpekoei, honek aurreko proiektuetan parte hartu ahal izateko agiria ematen die. Horretarako, lehenengo, aplikazioan alta eman, auto-ebaluazioa egin, auditoriara juteko eguna eta ordua finkatu, aholkularitza eskaini eta ebidentziak prestatu beharko ditu. Auditorian, ikastetxeak prestaturiko ebidentziak erakutsi eta berritzeguneak hauek egiaztatuko ditu. Azkenik, maila egokitu, informea eta zertifikazio proposamena egin eta erabaki bat hartuko da.




Hau esanda, Hezkuntza berriztatzeko zentroei buruzko azalpenari ekin zion, hauek EAEko Hezkuntza Berrikuntza eta Formakuntzan laguntzeko zentroak dira, lurraldeka sare batean antolatuta daudenak.

Alde batetik, irakasleak prestatu eta alderdi didaktiko orokorrei eta espezifikoagoei buruzko aholkuak ematen dizkiete eskualdeko ikastetxe eta irakasleei. Gainera, berrikuntza, esperimentazio eta ikerketari dagokionez, ikastetxeek sustatutako proiektuen plangintza, aholkularitza eta ebaluazioan laguntzen dute, batik bat.



Azkenik, Ikasleriaren Konpetentzia digitalei buruz hitz egin zigun, hain zuzen ere Konpetentzia Digitalerako markoaren Europar proiektuari buruz (DIGCOMP).

Hau bost dimentsio desberdinek osatzen dute:
1. dimentsioa: GAITASUN EREMUAK: informazioa, komunikazioa, eduki sortzea, segurtasuna eta arazoak konpontzea.
2. dimentsioa: Gaitasun eremuen barnean daude 21 GAITASUNAK
3. dimentsioa: 3 Gaitasun MAILA 
4. dimentsioa: Ezagutzen, Trebetasunen eta Jarreren adibideak
5. dimentsioa: Helburu desberdinen arabera aplikagarritasuna (aisia, soziala, erostea, etab.)

Aipaturiko dimentsioak hiru taldeetan banatzen dira:



Hiru dimentsio hauek PLE (Ikasteko Ingurune Pertsonala)-n biltzen dira eta Derrigorrezko hezkuntza bukatzean ikasle guztiek izan beharko lukete. Hona hemen adibide bat: