2015(e)ko urriaren 6(a), asteartea

ARGAZKI-ELKARRIZKETA (Banakakoa)

Konektatu gabe bizi gaitezke?

Gaur egungo gizartean, konektatuta egotea oso erabilgarri da, baina batzuetan ezinbestekoa dela iruditzen zaigu. Honek benetan aberasgarriak izan daitezkeen eta konexiorik behar ez duten beste mila aukera alde batera uztera eramaten gaitu, galdutakoaz konturatu gabe. Teknologiak alde batera utzita, konektatuta egon gabe egin ohi ditudan hurrengo ekintzei buruzko hausnarketak uzten dizkizuet hemen:





Oso garrantzitsua iruditzen zait noizbehinka familiarekin bildu, denbora elkarrekin pasa eta bakoitzak bere bizitzaren berri ematea. 



      2.

Lagunekin batera musikaz gozatzea, abestuz, dantzatuz edota edozein musika tresna joz oso modu atsegina da denbora pasatzeko. Honek, gure denbora-tarteak betetzeaz gain, sentimenduak adierazten laguntzen digu. Oso polita, eta niretzat, behintzat, oso garrantzitsua.


      3. 

Nire ustez, paisaia eta pertsona desberdinak ezagutzeko modurik eraginkor eta politena bidaiatzea da. GPS eta beste nolako teknologiak alde batera utzita, mapaz eta jendearen hitzaz baliatuarik hara eta horra mugitzen jakitea. 


     4. 





Askorentzat etxetik atera eta udaraz gozatzeko planik hoberena zein den? Hondartza, noski! Bertara lagunekin, familiarekin edo dena delakoarekin joan gaitezke, eguzkia hartu, kartetan jolastu edo uretan bainatzera. Hala ere, nik erreka nahiago, lasaiatasun handiagoz zureekin egoteko aukera ematen baitu.


    5.

Lagunekin gelditu, taberanara joan,... arratsaldeak pasatzeko modu aproposa izan daiteke. Baina, ez al zaizue inoiz gertatu lagunekin bildu eta zuen artean "mugikor" izeneko traba bat egotea? 


     6.

Zenbat gustatzen zaidan gauza berriak probatzea, talde zein bakarkako kiroletan aritzea. Honek minutu batzuetan bada ere teknologietatik aldentzen laguntzen digu, eta gainera, oso osasuntsua da!


     7. 

Zer diozue mahai jokoei buruz? Zenbat egun pasa izan ditugun hauekin jolasean, baina orain zer? Bideojokoek tokia kendu ahal diete? Ahaztu ahal dituzue? Nik ez behintzat, gustuko dut noizbehinka lagunekin partidatxo bat jolastea. 


     8.

Interneten bitartez mundu guztiko argazkiak lortu ditzakegun arren, honek ez du inoiz lortuko mendi neketsua igotzean sentitzen dena sentiaraztea, ez bertara iristerakoan ikusi daitezkeen paisaiak hainbeste baloratzea. 


     9.

Futbolean jolastea, IKTak baztertuz, kirola egiteko eta denbora pasatzeko modu dibertigarria da!



   10.

 Hala ere, ez du denak kirol izan behar.Teknologia alde batera utzita etxeko sofan edo edozein belarditan etzan eta bertan deskantxatzea bezalakorik ez dago!



Lan hau egin ostean, IKTak erabilgarriak izan daitezkeen heinean, kalte handia sortu dezaketela ohartu naiz. Batzuetan, gure telefonotik haratago ikustea kostatzen zaigu, kanpoan dagoena alde batera utziz. Honek, inguruak eskaintzen dizkigun aukera guztiak baztertzen ditu, hauek, benetan gustokoen ditugunak izan arren. 

Hala ere, gaur egungo gaztetxoek ez bezala, gure lehenengo urteetan ez genuen IKT-en ezagutza sakona, eta ez genuen hau beharrezkotzat jotzen. Gaur egun, teknologiak gizartean izandako eztanda beti pantaila bati lotutak egotera eraman gaitu, denbora asko aurrezten digula eta oso erabilgarriak direla bezalako aitzakiekin ezinbesteko izendatuz. Honek ez du esan nahi IKT-ak erabilgarriak bezain aberasgarriak izan ez daitezkeenik, baina, betiere, eta batez ere ikasgelan, modu arduratsu batean erabiltzen baditugu.