Saio teorikoari hasiera emateko, Aingeruk Jeremy Bentham-ek
sorturiko espetxe-eraikuntza erakutsi zigun, Panoptikoa izenekoa. Azaldu
zigunez, espetxea bi ezaugarri nagusik osatzen zuten: presoak zeuden semiesfera
bat eta honen erdialdean dorre bat, non presondegiko behatzaileak egoten ziren,
espetxeratuak behatzen.
Baina, espetxe honen berezitasuna gelak transluzidoak izatea
da, argi sarrera eta irteera daukana. Modu honetan, zelatatuak ez dituzte
zelatatzaileak ikusten. Hau horrela, presoak badaki edozein momentutan behatuta
izan daitekeela, baino ez du sumatzen noiz den momentu hori.
Bentham-ek Panoptikoa mundu digitalarekin konparatzeko
erabili zuen. Izan ere, gu, Panoptiko edo espetxe horretako zelatatuak bezala,
badakigu denbora guztian zelatatuak izan gaitezkeela, baina ez dakigu zehazki
noiz garen zelatatu.
Gaiarekin jarraitzeko, irakasleak taldeka IKT-rekin loturik
zelatatzaileen zerrenda bat idazteko eskatu zigun, ondoren hauek talde
guztiaren artean adosteko. Zelatatzaileen zerrenda osatzen joan ginenean,
bakoitzarekin zergatik sentitzen ginen zelatatu azaldu genuen. Bukaeran, bideoa
ikusi ostean, horrekiko egin genezaken erresistentzi teknikak pentsatuz eta taldean adostuz. Hemen
uzten dizuet, lan-talde horretatik ateratako datuen bitartez, osaturiko taula:
ZELATATZAILEA
|
NOLA SENTITZEN GARA
ZELATATUAK
|
ERRESISTENTZIAK
|
Google
|
Bilaketen erregistroa, datu-pertsonalak
|
Ghostery eta adblock bezalakoak erabili, informazioa ez eman
|
Whatsapp
|
Tik bikoitza, informazioaren gordailua, azkeneko konexioa, profileko
argazkia, lokalizatzailea
|
Azken konexioa ez ikusteko aukera seinalatu, zure informazioa ez
ikusteko aukera seinalatu
|
Puntu-txartela
|
Erosketen erregistroa, diru-sarrerak, noiz
|
Ez egin
|
Egela
|
Sarreren kontrola
|
Bat sartzea bakarrik gero dokumentu elkarbanatuz
|
GPS-a
|
Posizionamendua
|
Kentzea
|
Facebook
|
Jaiotze data, helbidea, sexua, telefonoa, korreo elektronikoa,
|
Informazioa ez ematea, pribatasun neurriak, profil asmatua,makilajea
etiketazioa automatikoa ez izateko
|
Kaleko kamarak
|
Intimitatea kendu
|
|
Movistar
|
Datu pertsonalen kontrola, adina, erabilerak etab.
|
|
Peajeko gailua
|
Erabilera kontrola
|
Ondoren, ¿POR QUÉ ME VIGILAN SI NO SOY NADIE? Bideoa ikusi
genuen. Hemen, Marta Peiranok Maltes izeneko gizonaren adibidea erabiliz, gure
mugimenduekin sortu dezakegun informazioa guztia eta honen arriskua erakutsi
zigun, azkenean,modu inkontziente batean sortzen dugulako. Maltes-en adibidean,
ikusten genezakeen nola poltsikoan daukan mugikorrak 5 minuturo uhinak
bidaltzen dizkiola gertuen daukan antenari. Datu hauek, bere kontu
publikoarekin lotuz bere eguneroko bat osatu ahal izan zuten, nora, noiz eta zer
egiten zuen irudikatuz.
Gauza bera gertatzen da gurekin ere, izan ere, gaur egun,
konektatuta bizi dena kontrolpean bizi da, bideoan aipatu duen moduan “La
mejor manera de controlar a una civilización es que no sepa que es controlada”.
Bideoa ikusi eta gero, ohartu naiz zeinen garrantzitsua den pribatutasuna, eta zeinen arriskutsua den ohartu gabe munduari eskaintzen diogun informazioa, edozein momentutan gure kontran jarri daitekeelako.
Ondoren, aurretik bukatu gabe zegoen taula osatuta, beste
bideo bat ikusteko asmoa zeukan Aingeruk. Baina, aurreko asteko saioan
hitzaldia egitea ezinezkoa izan genuenez, gaurko saiorako pentsatuta zeuden
bideoak ikusi genituen. Horregatik, klasean ikusi ez genuen arren, bideo honen
laburpena egitea eskatu zigun:
Hasteko, garrantzitsua da aipatzea sare sozialetan kontuak
egiten ditugunean, inoiz gure buruari galdetzen ez diogun, baino galdetu
beharko geniokeen galderak ondorengoak direla: Zein da beraien ideologia?
Zeintzuk dira jabeak? Zer egingo dute guk emandako informazioarekin? Hau da,
sare sozialetan edozein mugimendu egin aurretik analisi ideologiko bat egin
beharko genuke, hauek pertsona eredu ezberdinei zuzenduak daudelako, forma
ezberdina daukatelako eta gauza desberdinak eskaintzen dituztelako.
Bestalde, bideoak erakusten digu, facebook-ek eta beste sare
sozial batzuk, ia ohartu gabe, nola erabiltzen gaituzten produktu bat izango
bagina bezala.Beraz, honen bitartez ikusgai jartzen dugu geure burua, gurekin
negozioak egin eta beraien produktu bihurtuz. Izan ere, lehen aipatu bezala,
kontuan hartu beharreko gauza bat da beraien ideologiarena, facebook-arena
adibidez, kapitalista komertziala baita. Horregatik hain garrantzitsua da
anonimotasuna eta pribatutasuna gordetzea, batzuetan oso zaila gauzatu
daitekeen arren. Hau dela eta, Richard Stallman (Software libre mugimenduaren
sortzailea) bezalako pertsonek facebook-a zelatatze masiborako tresna moduan
ikusten dute.
Honen aurrean, sareko neutraltasuna eta software libre
batengatik borrokatu beharko genukeela aipatzen du, Adblock plus edo Ghostery
bezalako programak erabiliz.
Nire ustez, gaur egungo
gizartean, ia ohartu gabe murgiltzen gara teknologiaren munduan, askotan beste
gauza askori lehentasuna kenduz. Gainera, ez ditugu kontuan hartzean gure
datuak ematea edo behar ez den tokian komenigarria
ez den informazio bat emateak sortu dezakeen kaltea. Ematen dugun informazio
guztiaren aurrean oso ahulak gara, eta, askotan, oso arduragabeak. Beraz,
informazio honen gidari bihurtu behar gara, guk kontrolatzen baitugu azken
batean, zein den ematen dugun informazioa eta zein ez, gure anonimotasuna eta
pribatutasuna zaindu eta kontrolatu behar ditugu, edozein uneetan, ohartu gabe,
gure kontran jar ez daitezen.
Ikusitako guztia hezkuntzarekin lotuz,iruditzen zait
irakasleek ikasleei eta baita ere euren gurasoei, internetek eduki ditzakeen
arrisku guztien berri eman beharko lieketela. Askotan esan dudan bezala, IKT-ak
oso tresna erabilgarriak eta aberasgarriak dira, denbora asko aurreztu eta gauza asko erraztu ditzaketelako, baina
beraien erabileran modu arduratsu batean jokatze oso garrantzitsua da. Ikasleei
ez bazaie modu esanguratsu batean irakasten honen arriskuak, mila aldiz
azalduta ere, ez dira inoiz benetan jabetuko. Horregatik, nire ustez, ez
litzateke komenigarria izango, solik IKT-ak arriskutsuak izan daitezkeela
esatea, hauen arriskuak benetan zeintzuk diren eta gertaturiko kasuak
erakustea, ordea. Benetan garrantzitsuak iruditzen zaizkigun gauzak bakarrik
ikasten baititugu!
Esan bezala, ikusi behar genituen bideoak ikusita
genituenez, saioaren azkeneko zatian facebook-ek bildu dezakeen informazio
guztia biltzen saiatu ginen. Honetarako, ikaskideek zituzten ordenagailuez
baliatuz taldeka bildu eta ikerketari ekin genion.
Saiakera batzuk eta gero, suertatzen ari zitzaizkigun
arazoak geroz eta gehiago izanik, ikerketa alde batera uztea erabaki genuen.
Baina, gai interesgarria iruditzen zitzaigunez, gure helburuak lortu ahal
izateko bideo tutorial bat igoko zuela esan zigun Aingeruk. Orain, agindutako
bideoa igo eta gure azterketarekin jarraitzeko irrikatan gaude!