2015(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena

9. NOLA DISEINATU DITZAKEGU IKASKUNTZA-IRAKASKUNTZA PROZESU BERRITZAILEAK IKTen LAGUNTZAREKIN?

Ondorengo dekalogoa kontuan harturik, guk proposaturiko praktika ona aurkezten dizuegu jarraian:

DEKALOGOA
  • Umea protagonista eta egile sentitu
  • Gaiak umeekin adostu (3 idei aukeran jarri)
  • Teknologia erabiltzea
  • “Pantaila-ume interakzioa”
  • Lankidetza, sormena, kritikotasuna- jarduerak
  • Gizartearekin lotu- Gai sozialak
  • Komunitate orientatzea
  • Kulturartekotasuna
  • Aldarrikapenerako eta erresistentziarako ariketak sustatzea.
  • Bazterketarik ez.


Proposatzen dugun proiektuan irakaskuntza-ikaskuntza prozesu berritzaileak landu nahi ditugu, betiere IKTak erabiliz, eta guk 3. zikloko 6. mailako ikasleei zuzenduta egitea pentsatu dugu.

Gure proiektuari “Munduari bira emanez” deitzen da, hemen haurrak izango dira beraien bidai propioa antolatuko dutenak, gero denen artean bakarra aukeratzeko.


Hau hainbat saiotan bana dezakegu:
1. go saioan:Irakasleak lana egiten hasi aurretik motibatzeko ikasleei hainbat galdera egingo dizkie: Inoiz bidaiatu ahal duzue? Nora? Nolako bidaia?. Ikasleak berak izandako esperientziari buruz hitz egingo du eta hizketaldi bat izan ondoren egin beharrekoa azalduko die irakasleak. Ikasleak, irakasleak egindako bikoteekin  herrialde bana aukeratuko dute 7 eguneko oporraldiak pasatzeko, norbere ordenagailuan, munduko mapa erabiliz. 

Hau egin ostean, bertara joateko erabili beharreko ibilgailuak zerrendatu dituzte, hau da, itsasoz beste aldean baldin badago hegazkina edo itsasontzia hartu behar dugula kontuan hartu beharko dute. Google maps-en kotxez egin beharreko distantzia kalkulatu ondoren, eta laguntza pixka bat emanez, esango zaie egunean bidaiari batek 8 ordu egin ditzakeela kotxean, 100km-ko 6L gasolina behar direla eta litro bakoitzak gutxi gorabehera 1,5€ balio duela. Informazio horrekin zenbat gasolina, zenbat egun bidaiatzen eta zenbat kostatuko zaien kalkulatu beharko dute.

EBALUAZIOA: emandako web orrialdeak ondo erabiltzen dituzten ikusi. Google maps-ekin egindako ibilbidea eta honen kostua nola landu duten aztertu.


2. saioan: Honen ostean, gainontzeko garraiobideetan eta alokatuko den etxea edo hotelaren prezioa hartu beharko dute kontuan. Hau guztia interneten baliatuz egingo dute, baina irakaslearen gidaritzapean beti. Adibidez, hurrengoak bezalako web orrialdeetan bila dezakete informazioa:Kayak, trivago, expedia, etab.



EBALUAZIOA:
hotelen  web- orrialde desberdinak ikusi dituzten egiaztatu eta prozesuari jarraipen bat eman dioten kontuan hartu.


3. saioan: Prezio eta denbora kalkulatu eta gero, herrialdearen argazkiak bilduko dituzte, Panoramio bezalako aplikazioen bitartez.  Informazioa biltzerako orduan, bertan ospatzen diren festak, ohiturak, kultura, eguraldia, ordua, etab. kontuan hartzea garrantzitsua izango da.




EBALUAZIOA:  bidaiatuko duten lekuaren informazio iturri desberdinak begiratu dituzten eta informazio egokia eta sakona lortu duten egiaztatu.



4.eta 5. saioetan:Ondoren, gainontzeko ikaskideentzat egingo den aurkezpenerako testua prestatuko dute, beharrezkoa ikusten badute informazio gehiago gehituz, eta Prezi-ren bitartez antolatuz. 




EBALUAZIOA: aurkezpenaren originaltasuna eta antolamendua ebaluatu. Elkarlana egin den kontrolatu.


6.saioan: aurkezpenak egingo dira, talde bakoitzaren aurkezpena eta gero nahi duen ikasleak bere iritzia emateko denbora utziz. Bukaeran ikasleek toki eta kultura berriak ezagutuko dituzte, eta IKT-en erabileraz garatzeaz gain matematikako, geografiako eta beste hainbat konpetentzia garatuko dituzte. 


EBALUAZIOA: ikasleak kritikoak izan diren, aurkezpenean nola espresatu diren eta bere ikaskideen iritzia nola kontuan izan duten.



Gure praktika onaren HELBURUAK ondorengoak dira:
  • Ikasleek tokia bilatu eta ezagutu beharko dute (kultura, erlijioa, hizkuntza, txanpona, kultura, bertako leku eta pertsonai famatuak…)
  • Bidaia antolatu; nola iritsi eta kostua.
  • Egunez egun egingo dutena prestatu beharko dute (bisitak, garraioak…) eta hauen  eguneko kostua kalkulatzen joan.
  • Guztira bidaiaren kostua kalkulatu eta ondoren aurkezpena prestatu bere ikaskideei aurkezteko talde bakoitzaren bidaia. Talde guztiak parte hartuz aurkezpenean.

Honekin batera aurkezpena aurrera eramateko proposatuta ARIKETA duzue jarraian:
Google maps era sartu beharko zarete. Behin bertan zaudetela, Donostiatik Hernanira oinez zenbat denbora behar dugun ikusi eta ondoren, autoz beharko genukeena.
Hau egin  ostean, aukeratu zuek nahi duzuen abiapuntua, hau da, edozein herri edo hiri, eta baita helmuga bat ere. Aurreko ariketan egin duzuen gauza berdina egin ezazue nahi duzuen garraioa aukeratuz.

2015(e)ko urriaren 10(a), larunbata

3. eta 4. Saio teorikoak: ZELATATZAILEAK ETA ZELATATUAK

Saio teorikoari hasiera emateko, Aingeruk Jeremy Bentham-ek sorturiko espetxe-eraikuntza erakutsi zigun, Panoptikoa izenekoa. Azaldu zigunez, espetxea bi ezaugarri nagusik osatzen zuten: presoak zeuden semiesfera bat eta honen erdialdean dorre bat, non presondegiko behatzaileak egoten ziren, espetxeratuak behatzen. 

Baina, espetxe honen berezitasuna gelak transluzidoak izatea da, argi sarrera eta irteera daukana. Modu honetan, zelatatuak ez dituzte zelatatzaileak ikusten. Hau horrela, presoak badaki edozein momentutan behatuta izan daitekeela, baino ez du sumatzen noiz den momentu hori.
Bentham-ek Panoptikoa mundu digitalarekin konparatzeko erabili zuen. Izan ere, gu, Panoptiko edo espetxe horretako zelatatuak bezala, badakigu denbora guztian zelatatuak izan gaitezkeela, baina ez dakigu zehazki noiz garen zelatatu.

Gaiarekin jarraitzeko, irakasleak taldeka IKT-rekin loturik zelatatzaileen zerrenda bat idazteko eskatu zigun, ondoren hauek talde guztiaren artean adosteko. Zelatatzaileen zerrenda osatzen joan ginenean, bakoitzarekin zergatik sentitzen ginen zelatatu azaldu genuen. Bukaeran, bideoa ikusi ostean, horrekiko egin genezaken erresistentzi  teknikak pentsatuz eta taldean adostuz. Hemen uzten dizuet, lan-talde horretatik ateratako datuen bitartez, osaturiko taula:

ZELATATZAILEA
NOLA SENTITZEN GARA ZELATATUAK
ERRESISTENTZIAK
Google
Bilaketen erregistroa, datu-pertsonalak
Ghostery eta adblock bezalakoak erabili, informazioa ez eman
Whatsapp
Tik bikoitza, informazioaren gordailua, azkeneko konexioa, profileko argazkia, lokalizatzailea
Azken konexioa ez ikusteko aukera seinalatu, zure informazioa ez ikusteko aukera  seinalatu
Puntu-txartela
Erosketen erregistroa, diru-sarrerak, noiz
Ez egin
Egela
Sarreren kontrola
Bat sartzea bakarrik gero dokumentu elkarbanatuz
GPS-a
Posizionamendua
Kentzea
Facebook
Jaiotze data, helbidea, sexua, telefonoa, korreo elektronikoa,
Informazioa ez ematea, pribatasun neurriak, profil asmatua,makilajea etiketazioa automatikoa ez izateko
Kaleko kamarak
Intimitatea kendu

Movistar
Datu pertsonalen kontrola, adina, erabilerak etab.


Peajeko gailua
Erabilera kontrola



Ondoren, ¿POR QUÉ ME VIGILAN SI NO SOY NADIE? Bideoa ikusi genuen. Hemen, Marta Peiranok Maltes izeneko gizonaren adibidea erabiliz, gure mugimenduekin sortu dezakegun informazioa guztia eta honen arriskua erakutsi zigun, azkenean,modu inkontziente batean sortzen dugulako. Maltes-en adibidean, ikusten genezakeen nola poltsikoan daukan mugikorrak 5 minuturo uhinak bidaltzen dizkiola gertuen daukan antenari. Datu hauek, bere kontu publikoarekin lotuz bere eguneroko bat osatu ahal izan zuten, nora, noiz eta zer egiten zuen irudikatuz.

Gauza bera gertatzen da gurekin ere, izan ere, gaur egun, konektatuta bizi dena kontrolpean bizi da, bideoan aipatu duen moduan La mejor manera de controlar a una civilización es que no sepa que es controlada”


 Bideoa ikusi eta gero, ohartu naiz zeinen garrantzitsua den pribatutasuna, eta zeinen arriskutsua den ohartu gabe munduari eskaintzen diogun informazioa, edozein momentutan gure kontran jarri daitekeelako.

Ondoren, aurretik bukatu gabe zegoen taula osatuta, beste bideo bat ikusteko asmoa zeukan Aingeruk. Baina, aurreko asteko saioan hitzaldia egitea ezinezkoa izan genuenez, gaurko saiorako pentsatuta zeuden bideoak ikusi genituen. Horregatik, klasean ikusi ez genuen arren, bideo honen laburpena egitea eskatu zigun:

                LAS REDES Y LOS DATOS UNA PRESPETIVA CRÍTICA

Hasteko, garrantzitsua da aipatzea sare sozialetan kontuak egiten ditugunean, inoiz gure buruari galdetzen ez diogun, baino galdetu beharko geniokeen galderak ondorengoak direla: Zein da beraien ideologia? Zeintzuk dira jabeak? Zer egingo dute guk emandako informazioarekin? Hau da, sare sozialetan edozein mugimendu egin aurretik analisi ideologiko bat egin beharko genuke, hauek pertsona eredu ezberdinei zuzenduak daudelako, forma ezberdina daukatelako eta gauza desberdinak eskaintzen dituztelako.  

Bestalde, bideoak erakusten digu, facebook-ek eta beste sare sozial batzuk, ia ohartu gabe, nola erabiltzen gaituzten produktu bat izango bagina bezala.Beraz, honen bitartez ikusgai jartzen dugu geure burua, gurekin negozioak egin eta beraien produktu bihurtuz. Izan ere, lehen aipatu bezala, kontuan hartu beharreko gauza bat da beraien ideologiarena, facebook-arena adibidez, kapitalista komertziala baita. Horregatik hain garrantzitsua da anonimotasuna eta pribatutasuna gordetzea, batzuetan oso zaila gauzatu daitekeen arren. Hau dela eta, Richard Stallman (Software libre mugimenduaren sortzailea) bezalako pertsonek facebook-a zelatatze masiborako tresna moduan ikusten dute. 

Honen aurrean, sareko neutraltasuna eta software libre batengatik borrokatu beharko genukeela aipatzen du, Adblock plus edo Ghostery bezalako programak erabiliz.









Nire ustez, gaur egungo gizartean, ia ohartu gabe murgiltzen gara teknologiaren munduan, askotan beste gauza askori lehentasuna kenduz. Gainera, ez ditugu kontuan hartzean gure datuak ematea  edo behar ez den tokian komenigarria ez den informazio bat emateak sortu dezakeen kaltea. Ematen dugun informazio guztiaren aurrean oso ahulak gara, eta, askotan, oso arduragabeak. Beraz, informazio honen gidari bihurtu behar gara, guk kontrolatzen baitugu azken batean, zein den ematen dugun informazioa eta zein ez, gure anonimotasuna eta pribatutasuna zaindu eta kontrolatu behar ditugu, edozein uneetan, ohartu gabe, gure kontran jar ez daitezen.

Ikusitako guztia hezkuntzarekin lotuz,iruditzen zait irakasleek ikasleei eta baita ere euren gurasoei, internetek eduki ditzakeen arrisku guztien berri eman beharko lieketela. Askotan esan dudan bezala, IKT-ak oso tresna erabilgarriak eta aberasgarriak dira, denbora asko aurreztu  eta gauza asko erraztu ditzaketelako, baina beraien erabileran modu arduratsu batean jokatze oso garrantzitsua da. Ikasleei ez bazaie modu esanguratsu batean irakasten honen arriskuak, mila aldiz azalduta ere, ez dira inoiz benetan jabetuko. Horregatik, nire ustez, ez litzateke komenigarria izango, solik IKT-ak arriskutsuak izan daitezkeela esatea, hauen arriskuak benetan zeintzuk diren eta gertaturiko kasuak erakustea, ordea. Benetan garrantzitsuak iruditzen zaizkigun gauzak bakarrik ikasten baititugu!

Esan bezala, ikusi behar genituen bideoak ikusita genituenez, saioaren azkeneko zatian facebook-ek bildu dezakeen informazio guztia biltzen saiatu ginen. Honetarako, ikaskideek zituzten ordenagailuez baliatuz taldeka bildu eta ikerketari ekin genion.
Saiakera batzuk eta gero, suertatzen ari zitzaizkigun arazoak geroz eta gehiago izanik, ikerketa alde batera uztea erabaki genuen. Baina, gai interesgarria iruditzen zitzaigunez, gure helburuak lortu ahal izateko bideo tutorial bat igoko zuela esan zigun Aingeruk. Orain, agindutako bideoa igo eta gure azterketarekin jarraitzeko irrikatan gaude!

2015(e)ko urriaren 7(a), asteazkena

TALDEKO ARGAZKI-ELKARRIZKETA

Konektatu gabe bizi gaitezke?

Hasteko, taldekide guztiak bildu gara eta elkarri norberaren foto-elkarrizketak eta berarekin egindako hausnarketak erakutsi dizkiogu. Ondoren, bakoitzaren garrantziaz eztabaidatzen jardun dugu denbora luzez. Denbora honetan ohartu gara gauza asko egin ditzakegula teknologiarik gabe, hala ere, taldekide batzuk kostata aurkitu dituzte teknologiarekin loturik ez dauden hamar argazki. 

Arazo honen zergaitia gaur egungo gizartean txertatuta dagoen teknologiaren erabilpenean oinarritzen da. Gu jaio ginenean eta gure haurtzaroan, teknologia ez zegoen hain garatua, ez egunerokotasunean hain barneratua. Bideojokoekin etxean gelditu beharrean, parkera jeisten ginen, mezuak bidali beharrean, etxeko telefonora deitzen genuen,.. Beraz, guk ez dugu gaur egungo haur eta nerabeek adina nabaritu IKT-en eztanda, are gutxiago gu baino helduagoak direnek. 

Hala ere, ezin dugu ukatu guregan ere eragin zuzena izan duela azken urteotan. Izan ere, egindako lanaren bitartez ohartu gara gaur egun gure erabilpen teknologikoa biderkatu egin dela, aurreko urteekin alderatuz; ondorioz, aurkeztutako argazki gehienak duela pare bat urtekoak direla, gutxienez.

Honen eragina oso nabarmena da haurrengan, adibidez; kaleetan ume asko esku tartean mobila dutela ikus ditzakegu. Baina, hau ez da gaztetxoekin bakarrik gertatzen den arazoa, gaur egun, etxetik ateratzeko ezinbesteko dugu mobila herritar askok eta askok. Giltzak gainean eramatea baino gehiago kezkatzen gaitu kontu honek.

Nahiz eta teknologia berriek abantail asko ekarri, desbantail ugari ere dauzka, esan dugun moduan, kontaktu falta handia, harremanak hoztea, etab. Hau guztia dela eta, utzi mobila patriketan eta bizi bizitza!



2015(e)ko urriaren 6(a), asteartea

ARGAZKI-ELKARRIZKETA (Banakakoa)

Konektatu gabe bizi gaitezke?

Gaur egungo gizartean, konektatuta egotea oso erabilgarri da, baina batzuetan ezinbestekoa dela iruditzen zaigu. Honek benetan aberasgarriak izan daitezkeen eta konexiorik behar ez duten beste mila aukera alde batera uztera eramaten gaitu, galdutakoaz konturatu gabe. Teknologiak alde batera utzita, konektatuta egon gabe egin ohi ditudan hurrengo ekintzei buruzko hausnarketak uzten dizkizuet hemen:





Oso garrantzitsua iruditzen zait noizbehinka familiarekin bildu, denbora elkarrekin pasa eta bakoitzak bere bizitzaren berri ematea. 



      2.

Lagunekin batera musikaz gozatzea, abestuz, dantzatuz edota edozein musika tresna joz oso modu atsegina da denbora pasatzeko. Honek, gure denbora-tarteak betetzeaz gain, sentimenduak adierazten laguntzen digu. Oso polita, eta niretzat, behintzat, oso garrantzitsua.


      3. 

Nire ustez, paisaia eta pertsona desberdinak ezagutzeko modurik eraginkor eta politena bidaiatzea da. GPS eta beste nolako teknologiak alde batera utzita, mapaz eta jendearen hitzaz baliatuarik hara eta horra mugitzen jakitea. 


     4. 





Askorentzat etxetik atera eta udaraz gozatzeko planik hoberena zein den? Hondartza, noski! Bertara lagunekin, familiarekin edo dena delakoarekin joan gaitezke, eguzkia hartu, kartetan jolastu edo uretan bainatzera. Hala ere, nik erreka nahiago, lasaiatasun handiagoz zureekin egoteko aukera ematen baitu.


    5.

Lagunekin gelditu, taberanara joan,... arratsaldeak pasatzeko modu aproposa izan daiteke. Baina, ez al zaizue inoiz gertatu lagunekin bildu eta zuen artean "mugikor" izeneko traba bat egotea? 


     6.

Zenbat gustatzen zaidan gauza berriak probatzea, talde zein bakarkako kiroletan aritzea. Honek minutu batzuetan bada ere teknologietatik aldentzen laguntzen digu, eta gainera, oso osasuntsua da!


     7. 

Zer diozue mahai jokoei buruz? Zenbat egun pasa izan ditugun hauekin jolasean, baina orain zer? Bideojokoek tokia kendu ahal diete? Ahaztu ahal dituzue? Nik ez behintzat, gustuko dut noizbehinka lagunekin partidatxo bat jolastea. 


     8.

Interneten bitartez mundu guztiko argazkiak lortu ditzakegun arren, honek ez du inoiz lortuko mendi neketsua igotzean sentitzen dena sentiaraztea, ez bertara iristerakoan ikusi daitezkeen paisaiak hainbeste baloratzea. 


     9.

Futbolean jolastea, IKTak baztertuz, kirola egiteko eta denbora pasatzeko modu dibertigarria da!



   10.

 Hala ere, ez du denak kirol izan behar.Teknologia alde batera utzita etxeko sofan edo edozein belarditan etzan eta bertan deskantxatzea bezalakorik ez dago!



Lan hau egin ostean, IKTak erabilgarriak izan daitezkeen heinean, kalte handia sortu dezaketela ohartu naiz. Batzuetan, gure telefonotik haratago ikustea kostatzen zaigu, kanpoan dagoena alde batera utziz. Honek, inguruak eskaintzen dizkigun aukera guztiak baztertzen ditu, hauek, benetan gustokoen ditugunak izan arren. 

Hala ere, gaur egungo gaztetxoek ez bezala, gure lehenengo urteetan ez genuen IKT-en ezagutza sakona, eta ez genuen hau beharrezkotzat jotzen. Gaur egun, teknologiak gizartean izandako eztanda beti pantaila bati lotutak egotera eraman gaitu, denbora asko aurrezten digula eta oso erabilgarriak direla bezalako aitzakiekin ezinbesteko izendatuz. Honek ez du esan nahi IKT-ak erabilgarriak bezain aberasgarriak izan ez daitezkeenik, baina, betiere, eta batez ere ikasgelan, modu arduratsu batean erabiltzen baditugu.



8. Lankidetza, Web 2.0 eta hezkuntza aurkezpenen narrazioa

Lankidetza, Web 2.0 eta hezkuntza gaiaren inguruko irakurgaien aurkezpenak ikusgai dituzue ondorengo bideo narrazio honetan:


7. Web 2.0 tresnak

Hona hemen gaurko klasean Web 2.0-ren inguruan landutako aplikazioen zenbait adibide:


      1. 



Spicynodes programaren bitartez egindako kontzeptu mapa. Hau oso tresna erabilgarria da haurrekin gai berriei hasiera emateko. Gainera, bere erabilera oso erraza da ingelez bakarrik dagoen arren.



     2. 


Qr kode honek nire blogera eramaten zaitu!



     3. 



Google maps-en bitartez nire etxea ikus dezakezue, Donostiako Intxaurrondo auzoan. Gainera, Street view-en bitartez inguruak ikusteko aukera daukazue!


     4.



Youtube-k bideoak ikusteko aukera ematen digu, noizbehinkako iragarki batzuen ostean. Oso tresna aberasgarria da ikasgelan erabiltzeko, abestiak ez ezik bideoak ikusteko aukera ematen baitigu. Hala ere, horrelako tresnak irakasle baten kontrolpean egon behar dira beti.

2015(e)ko irailaren 30(a), asteazkena

6. Lankidetza, Web 2.0 eta hezkuntza

Hemen uzten dizuet gaurko klasean egin degun Prezia, Lankidetza, Web 2.0 eta Hezkuntzaren gaia osatuz. Hau ikaskide guztien artean burutu dugu, talde bakoitzari lan edo zati bat bideratuz. Lan polita iruditu zait denon artean osatu baitugu gaiaren laburpen osatu bat, baina ondo antolatu ezean koheretziarik gabe agertu daiteke:

   

2015(e)ko irailaren 29(a), asteartea

2. Saio teorikoa: HITZALDIA: Irakasleriaren konpetentzia digitala Hezkuntza Sisteman

Hasteko, Jose Mari de Juanek Hezkuntza sailaren IKTen ibilbidea azaldu zigun. PREMIA saretik, Eskola 2.0-ra eta azkenik, Sarehezkuntzara iritsiz, IKTen Heldutasun eredutik pasaz.

Hiru PREMIA Plana eman ziren 2000-2008 bitartean, IKT-ak hezkuntza-esparruan bultzatzeko asmoarekin, aplikaturiko ikastetxeetan sare lokala instalatuz, sarea ikasgeletara zabalduz, ekipamendua berrituz, etab.

ESKOLA 2.0 programa 2010-2013 bitartean gauzatu zen, honek LH 5. mailatik BH 2. mailarako ikasgelak digitalizatuz, irakasleak trebatuz eta multimedia-edukiak sortuz.

Urtebeteko etena egon ondoren, hurrengo urtean SHG (Sare Hezkuntza Gelan) Proiektua sortu zen, baliabide digitalak gelan erabiltzeko eta material berriak sortzeko, besteak beste.

SGH Proiektuak bi deialdi desberdin ditu: ikastetxe publiko eta itunpeko ikastetxeena. Beraz, ikastetxe bakoitzak jasotzen dituen diru-laguntzak ez dira berdinak, hau ezin dute Hardware edo azpiegiturak erosteko erabili, materialen sormenerako eta irakasleen prestakuntzarako bakarrik erabil daketela aipatu zigun.

IKT Heldutasun Ereduak, IKT Heldutasun ziurtagiria eskaintzen die ikastetxe publiko eta itunpekoei, honek aurreko proiektuetan parte hartu ahal izateko agiria ematen die. Horretarako, lehenengo, aplikazioan alta eman, auto-ebaluazioa egin, auditoriara juteko eguna eta ordua finkatu, aholkularitza eskaini eta ebidentziak prestatu beharko ditu. Auditorian, ikastetxeak prestaturiko ebidentziak erakutsi eta berritzeguneak hauek egiaztatuko ditu. Azkenik, maila egokitu, informea eta zertifikazio proposamena egin eta erabaki bat hartuko da.




Hau esanda, Hezkuntza berriztatzeko zentroei buruzko azalpenari ekin zion, hauek EAEko Hezkuntza Berrikuntza eta Formakuntzan laguntzeko zentroak dira, lurraldeka sare batean antolatuta daudenak.

Alde batetik, irakasleak prestatu eta alderdi didaktiko orokorrei eta espezifikoagoei buruzko aholkuak ematen dizkiete eskualdeko ikastetxe eta irakasleei. Gainera, berrikuntza, esperimentazio eta ikerketari dagokionez, ikastetxeek sustatutako proiektuen plangintza, aholkularitza eta ebaluazioan laguntzen dute, batik bat.



Azkenik, Ikasleriaren Konpetentzia digitalei buruz hitz egin zigun, hain zuzen ere Konpetentzia Digitalerako markoaren Europar proiektuari buruz (DIGCOMP).

Hau bost dimentsio desberdinek osatzen dute:
1. dimentsioa: GAITASUN EREMUAK: informazioa, komunikazioa, eduki sortzea, segurtasuna eta arazoak konpontzea.
2. dimentsioa: Gaitasun eremuen barnean daude 21 GAITASUNAK
3. dimentsioa: 3 Gaitasun MAILA 
4. dimentsioa: Ezagutzen, Trebetasunen eta Jarreren adibideak
5. dimentsioa: Helburu desberdinen arabera aplikagarritasuna (aisia, soziala, erostea, etab.)

Aipaturiko dimentsioak hiru taldeetan banatzen dira:



Hiru dimentsio hauek PLE (Ikasteko Ingurune Pertsonala)-n biltzen dira eta Derrigorrezko hezkuntza bukatzean ikasle guztiek izan beharko lukete. Hona hemen adibide bat: